Hemen zaude: Hasiera Albisteak Diruztaturiko kultura lanpostuak: informazio gaualdia

Diruztaturiko kultura lanpostuak: informazio gaualdia

2013/09/25

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundea eta DLA tokiko laguntza dispositiboa elkartzen dira informazio gaualdi baten antolatzeko urriaren 8an, asteart arratsaldeko 18:00etan Uztaritzen. Gaia : diruztaturiko kultura lanpostuak. Izen-emateak urriaren 3a arte egin daitezke.

Aurtengo bigarren informazio gaualdia da Euskal kultur erakundeak bere elkarte kideei eta orokorki euskal kultura eragileei proposatzen diena DLA tokiko laguntza dispositiboaren partaidetzarekin (lehena denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketari buruzkoa izan zen 2013ko apirilaren 18an).

2013ko urriaren 8an iraganen da, asteart arratsaldeko 18:00etatik 21:30etara, Uztaritzeko Herriko Etxeko herriko kontseiluaren gelan. Parte hartzea urririk izanen da baina ezinbestekoa da izena ematea. Gaualdia, bereziki elkarte kide, artista eta tokiko elkargoetako langileei zuzendua da.

Gaia

Lanpostuak elkarteetan Sail hortako parte hartzaile batzuekin.

Egitaraua / Aipatuko diren gaiak :

Lanpostuen sortzea

  • Elkarte batean lanpostu baten sortzeko urratsak

Lurraldeko laguntza ezberdinak

  • Herriko dirulaguntzak...

Lan hitzarmena

  • Lan hitzarmen mota ezberdinak
  • Norbait enplegatzeko laguntza ezberdinak
  • Dispositibo ezberdinak aktibitate sailaren arabera

Langilearekilako harremanak

  • Laguntza langile berria kudeatzeko, eguneroko jardueran
  • Lan hitzarmenaren bukatzearen kudeaketa, langileak egituraren kudeaketa eta animazio lan guzia egiten zuelarik

Legebideari eta betebeharrei buruzko aipamena

  • Sozial arloa : enplegatzearen iragarpen bakarra, Leihatila bakarra, lan medikuntza
  • Ikusgarrigintza : ikusgarri antolatzailearen lizentzia
  • Beste diru gastuak : bide gastuak, beste diru abantailak...

Izen-emateak sarean egiten dira 2013ko urriaren 3ko. Taldean etor zaitezkete !

Xehetasunak