Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lapurdiko Haur Kantu Xapelketa - Izenen emateko momentua da !

Lapurdiko Haur Kantu Xapelketa - Izenen emateko momentua da !

2017/02/19

Bi urteetarik iragaiten den Haur Kantu Xapelketa berriztatzen da 2017an ere. Udaberri honetan, kanporaketak antolatuak izanen dira iparraldeko probintzia bakoitzean. Lapurdikoa maiatzaren 21ean iraganen da. Izenak 2017ko martxoaren 5a aitzin eman behar dira.

Haur Kantu Xapelketak helburu hirukoitza du :  euskal kantua herrikoitzea gazte mailan, sorkuntza bultzatzea eta euskaraz kantuz ari diren talendu berri batzuen atxemaitea.

Interesatuek izen-emate fitxak postaz itzul ditzakete (Gure Irratia “Landagoien” - Zuraideko bidea 64 480 Uztaritze) edo posta elektronikoz ()

Parte hartzeko baldintzak

  • Parte hartzaileek 6 eta 15 urteen arteko adina ukan beharko dute
  • Hiru kategorietatik batean parte hartzen ahalko dute : 1. Bakarka 2. Binaka 3. Taldeka (zuzendaririk gabe)
  • Kantatzen ahalko dute « à capella » edo musikaz lagundurik
  • Kantatzen ahalko dute kantu ezaguna edo sorkuntza (hitzak eta airea berriak)

Xehetasunak

 Gure Irratia - Olatz Idoate :  05.59.59.30.01 

Argazkia : Jean Currutcharry