Liburuaren profesionalen eguna Baionan

2012/10/10

Urriaren 11n, Pirinio Atlantikoetako departamenduko Liburutegiaren eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, Baionako Mediatekak liburuaren profesionalei zuzendutako egun bat antolatzen du. Liburutegietako langileak, liburu saltzaileak, argitaratzaileak eta euskarazko irakurketaren inguruan ari diren profesionalak gomit dira. Ezinbestekoa da izena ematea.

Liburuaren profesionalen eguna Baionan

Egitaraua :

  • 9:00 : Gatuzain, Maiatz, Ikas, Elkar eta Astobelarra argitaletxeen euskarazko liburu berrien aurkezpena
  • 13:30 : Mediatekaren euskal fondoaren aurkezpena
  • 14:30 : mahai-ingurua "Euskarazko irakurketa baloratzeko baliabideak eta estrategiak" gaiaren inguruan. Moderatzaile : Peio Etcheverry-Ainchart.

Xehetasunak :

  • Irakur ! zikloaren karietara antolaturiko eguna
  • Izen-emateak : 05 59 02 97 37

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)