Hemen zaude: Hasiera Albisteak Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida bidean

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida bidean

2014/03/04

Euskal kulturaren inguruko ekitaldiak (hitzaldiak, erakusketak, animazioak...) biltzen dituen gida elebidun berria osatzen ari da EKE sarean. Liburutegi eta mediateken arduradunei pentsatuz, baina ere orohar antolatzaile mota desberdinak laguntzeko gisan. Kultur eragileek beren aktibitate proposamenak helarazten ahal dizkigute gida horrek ahalik eta informaziorik zehatzenak eta aberatsenak heda ditzan.

Gidaren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.

Bi publiko moten arabera egituratua da: haurrak/gazteak eta helduak.

Gehiago jakin