Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal literaturaren inguruko topaketak Biarritzeko mediatekan

Euskal literaturaren inguruko topaketak Biarritzeko mediatekan

2013/04/16

Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Mediatekak antolaturik, euskal literaturaren inguruko bi hitzordu antolatuak dira 2013ko apirilaren 20an, larunbatez, Daniel Landart eta Eñaut Etxamendi idazleen inguruan.

Lehenik, 14:30etan, Daniel Landart Irakurketa Klubaren gomita izanen da, Enbataren Zirimolan liburuaz mintzatzeko. Ondotik, 16:00etan, topaketa bat izanen da Eñaut Etxamendi-rekin. Bereziki Maiatz argitaletxean argitaratu liburu bildumaz arituko da

Bi hitzordu horiek Biarritzeko Mediatekako entzutegian iraganen dira. Sartzea urririk izanen da.

Xehetasunak

Daniel Landart eta Eñaut Etxamendi (argazkia: Maite Deliart - EKE)