Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Lo hadi " disko-liburua saristatua

"Lo hadi " disko-liburua saristatua

2014/11/23

Lo hadi disko-liburuak Frantziako Charles Cros Akademiaren 2014ko udazkeneko "bihozkada" saria eskuratu du "haurrendako diskoak" kategorian. Elkar eta Didier Jeunesse argitaletxeek atera disko-liburu elebidun honek, Euskal Herriko kantari eta musikari ezberdinen laguntzarekin grabaturiko 24 josteta eta sehaska kantu biltzen ditu. Euskal kultur erakundeak proiektua lagundu du.

Kantuen bilketa Chantal Grosléziat-ek egina du, musika errealizazioa Jean-Christophe Hoarau-k eta liburuaren ilustrazioak Lucile Placin-ek. Bestalde, Denis Laborde iruzkinetaz ardutatu da eta Joana Pochelu itzulpenetaz.

Kantarien artean, Juan Mari Beltran, Marcelle Etchebehere, Mixel Etxekopar, Jean-Mari Guezala, Ttipia Lagan, Maddi Oihenart, Xelin Oihenart edota Pantxika Solorzano aipa daitezke, hauekin batera hainbat haurrek parte hartu dutelarik.

Bestalde, Juan Mari Beltran, Frantxoa Erreçarret, Jean-Christophe Hoarau eta Didier Ithursarry aritu dira Ama, Urtxintxak, Pintto, Haika Mutil edo Baratzeko Pikuak bezalako kantuei musika jartzen.

Euskal kultur erakundeak kantuen bilketa urratsez urrats segitu du eta arte kontseilari bezala aritu da. Horrez gain, Oiartzungo Lezoti grabaketa estudioarekilako harremanetaz arduratu da.

Xehetasunak