Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lore jokoak, Abbadiatik Baztan aldera

Lore jokoak, Abbadiatik Baztan aldera

2013/04/15

XIX. mendean, Lapurdin, Antoine d'Abbadie-k bultzada berri bat eman zien Lore Jokoak deitu literatur lehiaketei. Handik gutira, 1879an Elizondon ere antolatuak izan ziren eta ondotik Euskal Herri guzian ere. Hori gogoan harturik, aurten Lore Jokoak berriz antolatzen dituzte Baztango Iruritan. Karia hortara, erakusketa bat, mintzaldi bat eta Lore Jokoen inguruko egun berezi bat prestatu dituzte.

Horrela, Iruritako Jauregian, Lore Jokoei buruzko erakusketa bat ikusten ahal da apirilaren 21a arte. Bertan Antoine d'Abbadie-ren Jauregitik ekarritako afitxak eta 1879an sarituak izan ziren poemak ikusgai dira.

Bestalde, apirilaren 21ean Rosa Miren Pagolak mintzaldi bat eskainiko du Elizondoko Lore Jokoetan gizon handi bat : Bruno Etxenike gaiaren inguruan. Egun nagusia aldiz, apirilaren 21ean iraganen da, hainbat animazioekin, horien artean 1879ko olerki sarituen eta aurtengo literatura lehiaketako irabazleen lanen aurkezpenarekin.

Xehetasunak