Maddi Sarasuaren bertsua Baionako bestak hasteko

2012/07/23

Urte guziz bezala, Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Baionako bestak hasteko ekitaldian, bertsulari batek bertsu bat eskainiko du Herriko Etxeko galeriatik. Aurten Maddi SARASUA izanen da bertsua botako duena. Uztailaren 25ean izanen da, asteazken iluntzeko 21:45ean.

Maddi Sarasuaren bertsua  Baionako bestak hasteko

Maddi Sarasua itsasuarra da. Hamazazpi urte ditu. Baionako Bernat Etxepare lizeoan da. Berrikitan, Euskal Herriko bertsu-eskolen arteko txapelketa irabazi du.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)