Mintzalasai 4: hautagaitza deialdia

2015/04/17

2012. urteaz geroztik, Mintzalasai egitasmoak 25 elkarte batzen ditu euskararen erabilera garatzeko 70 aktibitateren inguruan. 2015eko irailaren 21etik 27rat iraganen da 4. edizioa. Antolatzaileak egitaraua lantzen hasiak dira eta haien gogoeta elikatzeko, hautagaitza deialdi bat abiatzen dute.

Mintzalasai 4: hautagaitza deialdia
Argazkia: Mintzalasai

Nori zuzendua: artista, elkarte, konpainia…

Proposamen mota: ikusgarri, tailer, animazio, mintzaldi, performantzia…

Ezaugarriak: euskaraz, berritzaileak, aipatu datetan libre.

Epea: Maiatzaren 15a.

Zure proposamen eta aurrekontuak bidaltzeko:

  • mintzalasai@gmail.com 
  • edo MINTZALASAI – Elkarteen etxea / Maison des associations – Place des Résistants / Erresistenteen plaza – 64200 Biarritz.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)