Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mintzalasai festibalaren lehen edizioa Biarritzen

Mintzalasai festibalaren lehen edizioa Biarritzen

2012/09/17

Irailaren 17tik 23ra, Biarritzeko hogei bat elkartek euskararen inguruko Mintzalasai egunak antolatzen dituzte. Aste batez, hogeita hamar bat hitzordu antolatuak dira, erakusteko eguneroko bizian posible dela euskaraz bizitzea.

Biarritzeko Euskararen Bulegoaren ekimenez, hogei bat elkarte elkartu dira gertakari honen antolatzeko. Proposatuak diren animazioen artean, antzerki ikastaldi bat euskaraz, elebitasunari buruzko informazio bilkura bat, Berri Txarrak taldearen kontzertua, euskara ikasteko lehen urratsak, ipuinak mediatekan, "Bertsolari" filma Le Royal zinegelan... Hiri batean ere, euskara bizi-bizirik dagoela erakutsiko duten hainbat ekitaldi.

Xehetasunak :