Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mozart eta bere gutunezko harremanak

Mozart eta bere gutunezko harremanak

2018/11/30

2018ko azaroaren 18an Hazparnen eta abenduaren 9an Maulen, Mozart-en gutunezko harremanen inguruko bi musika eta literatura hitzordu proposatuak dira. Musika Iparraldeko Orkestraren esku izanen da. Euskarazko testuak aldiz, Txomin Heguy-k irakurriko ditu. Euskal kultur erakundea partaide da.

Liburuak biltzen ditu, Mozart-ek bere hurbilekoei igorri zien 8000 gutun inguru. Jenioarentzat zinezko txira bat izanki, batzutan zentsuraren mugan, bere idazteko moldea James Joyce-n edo Rabelais-en idazteko moldearekin konpara daiteke. Euskaratua eta musikan ezarria, hautatu zati batzu kondalari baten ganik irakurriak dira eta eta musikari batzuren ganik musikaz lagunduak.  

“Poetikoki ezin dezaket irakur, ez bait naiz poeta. Formulak ezin ditzaket nahiko artistikoki erabil, itzalak argiekin josta araziz, ez naiz margolaria. Ene sentimenduak eta gogoetak ezin ditzaket jestu batzuren edo pantomima batzuren bitartez adieraz, ez naiz dantzaria. Baina, soinuei esker egin dezaket, Musikus naiz.” Wolfgang Amadeus Mozart

Ekitaldi hauek Hazparneko eta Mauleko Herriko Etxeen partaidetzarekin antolatuak dira.
Testuen itzulpena Txomin Heguy-k egina du Euskal kultur erakundearen sostenguarekin. 

Xehetasunak

  •  Mozart eta bere gutunezko harremanak Hazparneko elizan - Azaroaren 18an, 17:00etan - Tokiak atxiki
  • Mozart eta bere gutunezko harremanak Mauleko Maule Baitha gelan - Abenduaren 9an, 17:00etan - Tokiak atxiki
  • Tfnoa: 05 59 31 21 78