Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika birak eta kontzertu bereziak sustatzeko 2016ko diru-laguntzak zabaldu ditu Etxepare institutuak

Musika birak eta kontzertu bereziak sustatzeko 2016ko diru-laguntzak zabaldu ditu Etxepare institutuak

2016/05/27

Etxepare Euskal Institutuak 2016 urterako musika biretarako eta kontzertu berezietarako diru-laguntza modalitatearen deialdia argitaratu du. Musika biratzat hartzen du, urte osoan, 5 kontzertu gutxienez 3 plaza ezberdinetan jotzea euskararen eremu geografikotik at. Ekainaren 30a arte dago zabalik deialdia.

Diruz laguntzen diren arloak

  1. Musika biratzat hartuko da, urte osoan, 5 kontzertu gutxienez 3 plaza ezberdinetan jotzea euskararen eremu geografikotik at.
  2. Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea.

Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

Xehetasunak