Hemen zaude: Hasiera Albisteak Müsikaren Egüna 2018

Müsikaren Egüna 2018

2018/05/16

2018ko maiatzaren 18, 19 eta 20an, Bil Xokoa elkarteak "Müsikaren Egüna"-ren 29. edizioa antolatzen du Urdiñarben. Zinema, musika, bertsuak, dantza... Aurten ere denetarik izanen da euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elgarretaratu nahi dituen festibal honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Ostiral arratsean, Frank Dolosor-ek zuzendu Estitxu Robles-i buruzko dokumentala ikusten ahalko da Chistera ostatuan. Larunbatean aldiz, Et Incarnatus Orchestra eta Euskal Herri guziko kantari ezberdinak elkartuko dira Migel Zeberio-ren sorkuntza batentzat.

Usaian bezala, igandeko eguna kargatuena izanen da, bereziki munduko toki desberdinetako taldeak bilduko dituen kontzertu handiarekin

Xehetasunak