Hemen zaude: Hasiera Albisteak Naia Robles Aranguiz Kaperan a Kapela

Naia Robles Aranguiz Kaperan a Kapela

2016/10/03

2016ko urriaren 8an, arratsaldeko 19:00etan, Naia Robles Aranguiz-ek kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau Kaperan a Kapela zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

 Kaperan A Kapela zikloaren urteko azken kontzertuarentzat, Naia Robles Aranguiz-ek kantu herrikoiak eta modernoak eskainiko ditu, Xabi Albistur eta Yannick Tellechea gitarra-joileen laguntzarekin. Alabaina, Musik'haria deitu azken ikuskizunaren bertsio akustiko bat eskainiko digu, bere bizian garrantzitsuak izan diren kantuak proposatuz, folk eta akustiko bidaia batean.

Sartzeak : 8€ bertan / 7€ aurre salmentan, Hendaiako Turismo Bulegoan

Kasu ! Leku kopurua mugatua da. Aitzinetik lekuen erostea aholkatua da.

Xehetasunak