Hemen zaude: Hasiera Albisteak NEKaTOENEa artista egonaldietarako deialdiak

NEKaTOENEa artista egonaldietarako deialdiak

2014/01/21

Hendaiako Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak hemengo artista profesionalei ere zuzenduak diren bi deialdi zabaldu ditu bere "NEKaTOENEa, artista egonaldiak" programaren baitan. Lehenak 2014ko erlaitzako bestaren inguruko lehiaketa artistikoarekin zerikusia du eta bigarrenak 2014-2015 ikasturteko kultura eta arte bitartekaritza egonaldiaren berri ematen du.

Deialdietan parte hartzeko epeak:

  • 2014ko erlaitzako bestaren karietara antolatu deialdia : 2014ko martxoaren 26a
  • 2014-2015 ikasturterako kultura eta arte bitartekaritza egonaldia: 2014ko martxoaren 30a

Xehetasunak