Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?

Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?

2019/03/10

2019ko martxoaren 14an, Euskal kultur erakundeak eta Profession Sport & Loisirs egiturak elkarteei zuzendu informazio gaualdi berri bat proposatuko dute «Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?» gaiaren inguruan. Saioa 18:00etan hasiko da Uztaritzeko Lota jauregian. Izenak oraidanik eman behar dira.

Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboa eramaten duen Profession Sport & Loisirs egiturak, 2019 urteko informazio gaualdi ziklo berri bat abiatuko dute, elkarteei zuzendu beste informazio gaualdi bat proposatuz

Gaia: «Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?»

Biltzar Nagusia, lan bilkurak edo partaideekilako topaketak, elkarte baten bizi une garrantzitsuak dira eta aitzinetik prestatzea beharrezkoa da. Jendeen arteko komunikazioaren oinarriak argitu ondotik, bilkura baten eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren elementuak landuko dira, bai eta bilkura batean topatzen ahal diren nortasun ezberdinak ere. Hitz hartze eraginkor baten oinarrizko elementuak ere aurkeztuak izanen zaizkizue.

Gaualdi horretan, parte hartzaileekilako trukaketari leku garrantzitsua emana izanen zaio. 

Xehetasunak

Izen emateak: 05 59 93 38 72 /