Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olentzero ohituraren ulertzeko gakoak

Olentzero ohituraren ulertzeko gakoak

2013/12/21

"Olentzeroren lagunak" elkartearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak Olentzerori buruzko bere web atala garatu du. Ezagut ezazu itxaropenezko mezua dakarren pertsonaia mitiko horren egiazko aurpegia.

Olentzerori buruzko atal berritua Claude Labatek eraman ikerketetan oinarritzen da. EKE-k "Eleketa" programaren karietara bildu Libe Goñiren bideo elkarrizketaren pasarteek ongi osatzen dute euskal mitologiaren adituaren ekarpena. Izan ere azken honek olentzeroren ohitura iparraldean gizarteratzen lagundu du, ikastolen bidez besteak beste.

Bestalde Olentzeroren inguruko argazki-bilduma sail aberats bat ikus daiteke ere. Nabarmentzeko bildumen artean, Jean Etcheverria zenarena, hainbat urtez Arrangoitzen, Donapaleun, Bidarrain eta batez ere Baionan Olentzero izan zena.

Azpimarratzekoa da ere, beste baliabide batzuren artean (kantuak, web-estekak, bibliografia...) Olentzeroren agerpenen agenda bat proposatua dela, herriz herri.

Xehetasunak

Olentzero Baionan 2001ean (argazkia: Etcheverria familia)