Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2016" liburuarentzat

Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2016" liburuarentzat

2016/01/11

Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die "Hatsaren Poesia 2016" olerki bilduman olerki bat edo gehiago agertarazi nahi duten idazle guziei. Ekarpenak berantenaz 2016ko urtarrilaren 31ko egin behar dira.

Hau da idatziak igortzeko baliatu beharreko helbidea : Hatsa elkartea. Oxtikenea 64310 Senpere edota emailez olerkibilduma@sfr.fr

Parte hartzaile bakoitzak gehienik lau olerki igortzen ahal ditu.

Olerki guziak baldintza eta banaketarik gabe liburuan publikatuak izanen dira apirilaren 3ko Hatsaren Poesia egunaren karietara.

Xehetasunak

Hatsaren poesia 2013 (argazkia: Hatsa)