Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Ondarea, beti mugimenduan den ekaia da"

"Ondarea, beti mugimenduan den ekaia da"

2015/05/28

Marie-Andree Ouret (1970, Suhuskune, Baxenabarre) gehienik ezaguna da euskaltzale gisa. Euskararen gaia eskola publikoan aitzinarazi beharrez dabil, Biga Bai elkarteko lehendakari postutik. Ofizioz, haatik, Baionako Mediatekako langile da, eta berriki plazaratu duten Bilketa proiektuaren eramaile. Liburutegietako euskal ondarea eskuragarri uztea izan dute xede nagusia, milaka eta milaka dokumentu elkarri josiz, atari birtual batez.

Elkarrizketa osoa www.eke.eus euskal kulturaren web-atariko "Euskal kulturaren lekukoak" atalean atxeman dezakezu.

Xehetasunak