Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oreka zirkoaren udako ikastaldiak

Oreka zirkoaren udako ikastaldiak

2014/06/30

Oreka zirko eskolak 4 eta 12 urte artekoei zuzendu ikastaldiak antolatzen ditu udako oporretan zehar. Toki kopurua mugatua izanik, hobe izenak ahal bezain laster ematea.

Sei ikastaldi desberdin izanen dira : uztailaren 7tik 10era, uztailaren 15etik 18ra, uztailaren 21etik 23ra, uztailaren 28tik 31ra, abuztuaren 4tik 7ra eta abuztuaren 11tik 14ra. Ikastaldiak 10:00etatik 12:30ak arte iraganen dira.

Xehetasunak

Argazkia: EKE