Hemen zaude: Hasiera Albisteak Paisaia soinudunak

Paisaia soinudunak

2011/01/15

"Paisaia soinudunak" mugaz gaineko tailer bat da, gazteei zuzendua, irudiak eta/edo soinuak gustukoak dituztenentzat.

Argazkilari eta musikari batek lagunduko dituztelarik, 11-15 urte arteko gazteek landuko dituzte, Euskal Herriko toki hautatuetan, nola argazkigintza hala soinu giro ezberdinen grabaketa. Tailer hau parada izanen da ere egitasmo artistiko baten partikatzeko, hegoaldeko gazteekin. Alabainan, beste talde batek lan eginen du Donostian, egitasmo beraren inguruan.

Tailerrak bururatuko direnean, bi taldeekin topaketa bat antolatua izanen da obra guzien preziatzeko. Hauek erakusketa bat osatuko dute, eta ikus-entzungai izanen dira Biarritzeko mediatekan, Donostian, eta ondotik Euskal Herriko beste toki batzuetan.

Xehetasunak

Data: 2011ko otsaila – apirila
Publikoa : 11-15 urte. Tailerren animatzaileak : Gabrielle Duplantier eta Stéphane Garin
Parte hartzea : 20€ (Mediatekako harpidetzaren hartzea baitezpadakoa da).
Izen-emaiteak eta xehetasunak : Médiathèque de Biarritz Département image 05 59 22 58 60