Pastoralaren ikustera joateko autobusa

2012/07/04

Donibane Lohizuneko kultura zerbitzuak autobus bat antolatzen du pastoralaren ikustera joateko 2012ko uztailaren 29an Arrokiagan. Abiatzea 11:00etan eginen da autobus geltokitik eta itzulerako autobusa 19:00etatik abiatuko Xiberotik. Prezioa : 29 euro (joan-etorria autobusez + pastorala).

Pastoralaren ikustera joateko autobusa

Ordainketa txekez Trésor Public delakoaren izenean egin behar da. Kultura zerbitzuan utzi eta postaz bidal dezakezue.

Informazio gehiago:

Jose Mendiague pastorala Arrokiagan

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)