Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

2019/06/15

2019ko ekainaren 28 eta 29an, 20:15etatik goiti, Pauline & Juliette bikoteak bi kontzertu eskainiko ditu Baionako La Luna Negra aretoan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Pauline & Juliette, sorginkeriaz bezala uztartzen eta osatzen diren bi ahotsen historia da. Ahots horiek sentsibilitatez eta eztitasunez beteriko folk unibertso batera eramaten zaituztete.

Beren lehen diskoaren eta joan den ekainean D. Faury (kontrabaxuan) eta N. Lassabe (teklatuetan) musikariekin La Luna Negran eskaini kontzertuaren arrakastaren ondotik, Pauline & Juliette-k proposatzen dizuete berriz ere lau musikariekin bat egitea, harriaraziko zaituzten folk akustiko unibertso pertsonal horretan murgiltzeko. Hitzordu erregular bat, etengabe gora ari diren eta ustekabean harrapatzen gaituzten bi artista gazterekin. 

Xehetasunak