Hemen zaude: Hasiera Albisteak Peio Ospital eta Pauline & Juliette La Luna Negra aretoan

Peio Ospital eta Pauline & Juliette La Luna Negra aretoan

2019/04/28

2019ko maiatzaren 4an, 20:15etan, Peio Ospitalek "Arnasa, hatsa, bizia" disko berria aurkeztuko du Baionako La Luna Negra aretoan. Berekin batera, Pauline & Juliette bikotea entzuteko parada izanen da ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

 

Pantxoa Carrère-rekin 40 urteko ibilbide amankomuna eraman ondoan, ikono bat da bakarkako lehen diskoarekin berriz agertzen zaiguna.

Peio Ospital, Euskal Herriko eta folk kulturako erreferentzia bat da. 60. urteen bukaeran, hitz aldarrikatzaileekin euskal kulturaren berritzean parte hartu duten kantari eta intelektualen ordezkatzaileetarik bat dugu.

Garai hura urrun da orain, baina 14 diskoren ondotik eta 70 urte betetzear dituela, kantariak oraindik gauzak baditu publikoarekin partekatzeko, bere hitzetan, funtsezko galderak, baina ere galdera filosofikoak eta tarteka poetikoak ere jorratzen dituelarik.

Hatsaz, biziaz, arnasaz mintzo da… Belaunaldi berriekin gogotik partekatzen duen bere esperientziaz ari da, hala nola gizon handiaren gomita bereziak diren Pauline eta Juliette-rekin. 

Xehetasunak