Hemen zaude: Hasiera Albisteak René Cassin pastorala aipagai Donibane Lohizunen

René Cassin pastorala aipagai Donibane Lohizunen

2013/06/24

Ekainaren 26an, asteazken arratsaldeko 18:30etan, Jean Louis Davant-ek berak idatzi René Cassin pastoralari buruzko mintzaldi bat eskainiko du Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian. Uda honetan Sohütan emana izanen den pastoral berri honen nondik-norakoak hurbiletik ezagutzeko parada ezin hobea.

Jean-Louis Davant Iratzabal idazle, olerkari, bertsolari, pastoral idazle eta euskaltzaina da. Olerki eta Historia liburu andana idatzia ditu, bai eta Pastoral batzu ere (Antso Handia, Aguirre Presidenta, ...).

Sohütan emana izanen den pastoralak, René Cassin baiones famatuaren bizia kondatuko du. Besteak beste, Giza eskubideen deklarapenaren idazleetariko bat izan zen 1948an.

René Cassin pastorala, Sohütan (Xiberua) emana izanen da 2013ko uztailaren 28an eta abuztuaren 4an. Donibane Lohizuneko hiriak “Pastorala-autobusa” antolatzen du abuztuaren 4an Sohütara joateko ( Turismo Bulegoa 05 59 26 03 16.)

Xehetasunak

  • Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzua : 05 59 51 61 65
  • Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05 59 93 25 25

Jean-Louis Davant antzezle berak idatzi "Xiberoko Jauna" pastoralean 2008an (argazkia: Jakes Larre - EKE)