Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa

Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa

2013/10/28

2013ko abenduaren 6 eta 7an, "Berrikuntzaren 24 orenen" karietara antolatu Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa iraganen da Bidarteko Izarbel teknopoloko ESTIA-ren egoitzan. Arte bisualen, dantzaren, musikaren eta literaturaren alorretan ari diren artista guziei irekia zaie. Lehiaketa, ESTIA eskolak Euskal kultur erakundearekin eta Arcad eta Art & Project elkarteekin partaidetzan antolatua da.

Badu 7 urte, ESTIA ingeniari eskolak antolatu "Berrikuntzaren 24 orenen" xedea 24 orenez sormen modu guziak ikertzea dela, mota guzietako berrikuntzak ekoizteko : teknologikoak, sozialak, antolaketa alorrekoak, sozio-ekonomikoak…

Berrikuntzaren 24 orenetaz bestalde, 2012an, Sorkuntza Artistikoaren 24 orenak sortu dituzte antolatzaileek. Alabaina, segur dira artearen eta enpresen munduetako sormen mekanismoek badutela zer parteka.

Sorkuntza artistikoaren 24 orenen printzipioa honako hau da: 24 orenez obra original bat sortzea, Berrikuntzaren 24 orenetako estreinatze ekitaldian (2013ko abenduaren 6an, ostiral arratsaldeko 14 :00etan) emanak izanen diren 30 enpresa gaietatik batean oinarrituz. Hori dela eta, artistak gomitatuak dira, enpresek proposaturiko ingenieritza, marketing edo diseinu gaietarik bat beren artearen bitartez beregana dezaten.

24 orenen buruan, artistek 2 minutu ukanen dituzte beren obra epaimahaiari eta publikoari aurkezteko. Ondotik, epaimahaiak Sorkuntza artistikoaren 24 orenen Sariak eskainiko ditu.

Sorkuntza artistikoaren 24 orenak Euskal kultur erakundearen "Hogei'ta" proiektuaren barnean kokatzen da.

Xehetasunak

Argazkia: ESTIA