Sortzaile egonaldi bat Galesen: deialdia

2015/11/20

Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak Tosta proiektuaren baitan gauzatuko den sortzaile egonaldi baterako deialdia ireki dute. Hautatuko den sortzaileak sei aste iraganen ditu Galesen, 2016ko martxoaren 14tik apirilaren 24ra. Irudiarekin eta hitzarekin lotutako arte diziplinetako sortzaileei luzatzen da deialdia, eta 2015eko abenduaren 30a arte aurkezten ahal dira proiektuak.

Sortzaile egonaldi bat Galesen: deialdia
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Tostak Europa Atlantikoko hainbat hizkuntza komunitate biltzen ditu. Sorkuntza artistikoa, hizkuntza aniztasuna, nazioarteko hizkuntza kudeaketa eta komunikazio bide berriak dira Tostaren oinarriak, eta Donostia 2016ren Ahotsen Itsasargiko enbaxada da. Tostaren misioak, Europako hizkuntza eta kultura txikien inguruan kontzientziatzea, eta artistak nazioartean lankidetzan aritu daitezen aukerak sortzea dira. Egiteko horretan, komunitate bakoitzak artista bat bidali eta beste bat hartuko du udaberrian. Eta uda garaian, herrialde bakoitzean bizpahiru eguneko jaialdiak izango dira.

Deialdia, irudia eta hitzarekin lotura duten arte diziplinetako sortzaileei zuzendua dago; hala nola, ikus-entzunezkoak (bideoa, animazioa, film laburrak eta abar), komikiak edo bestelako ikus arteak (ilustrazioa zein argazkigintza, esate baterako). Euskal Herri osoko sortzaileek har dezakete parte eta ezinbestekoa da euskara eta ingelera menperatzea. Lana egiteko gaia Europako hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak izango da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)