Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txotxongilo Egunak 2013

Txotxongilo Egunak 2013

2013/11/21

2013ko azaroaren 19tik 24ra, Akelarre elkarteak Txotxongilo Egunen 24. edizioa antolatzen du Hendaian. Aste batez, euskarazko hainbat ikusgarri preziatzen ahal dira Les Variétés zinegelan eta Mendizolan aretoan.

Emanaldi ezberdin frango badira. Hala nola, ikusgarri batzu eskoletako haurrei zuzenduak baldin badira ere, publiko zabalari zuzenduriko beste anitz badira. Aurten programatuak diren txotxongilo taldeen artean, Bihar taldea, El Tenderete taldea, Rosa Martinez taldea, Taun Taun taldea, bai eta ipar Euskal Herriko Azika taldea ere.

Txartelak Hendaiako Turismo Bulegoan eros daitezke.

Euskal kultur erakundea Txotxongilo egunen partaide da.

Xehetasunak

Argazkia: Txotxongilo Egunak 2013