Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txotxongilo Egunak 2015

Txotxongilo Egunak 2015

2015/11/16

2015eko azaroaren 17tik 22ra, Akelarre elkarteak Txotxongilo Egunen 26. edizioa antolatzen du Hendaian. Aste batez euskarazko ikusgarri andana bat antolatuak dira Txotxongilo Festibalen Europar Errepertorioan sailkatua den jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Usaian bezala, hainbat ikusgarri programatuak dira bai ikastetxeentzat, bai publiko zabalarentzat ere. Horien artean, Rosa Martinez taldea, Txotxongillo taldea, El Tenderete konpainia edo Toni La Sal taldearen ikusgarriak.

Aipatzekoa da ere Corrado Masacci-ren Igelen itxuraldaketa erakusteka ikusgai dela Mendizolan azaroaren 17tik 28ra.

Xehetasunak