Hemen zaude: Hasiera Albisteak Willis Drummond-en disko berria salgai

Willis Drummond-en disko berria salgai

2012/11/21

Willis Drummond taldeak "A ala B" disko berria atera du azaroaren 19an. Taldeak grabatu duen estudioko laugarren lana da eta hainbat kontzertu eskainiko ditu horren aurkezteko. Horietarik bat Biarritzeko Atabal gelan, 2013ko urtarrilaren 18an.

Hamar kantuz osatu disko berria Tolosako Bonberenea estudioan grabatu eta Bidehuts disketxearekin argitaratu dute. Bertsio digitalean, CD eta binilo formatuan eros daiteke. Lan berri horren aurkezteko, kontzertu andana bat emanen dituzte Galizian, Euskal Herrian, Londresen... Aurkezpen bira horren azken kontzertua, Biarritzeko Atabal aretoan eskainiko dute 2013ko urtarrilaren 18an.

Xehetasunak :

Albiste erlazionatuak