Xarnegu Eguna 2015

2015/04/27

Xarnegu Egunaren 11. edizioa apirilaren 29tik maiatzaren 3ra iraganen da Bidaxune aldeko zazpi herrietan. Egitarau aberatsaren barnean, besteak beste argazki lehiaketa bat, erakusketak, tailerrak, ikusgarriak, eztabaidak eta kontzertuak izanen dira. Maiatzaren 2an adibidez, Euskal Herriko Koldo Amestoy eta Biarnoko Serge Mauhourat ipuin kondalarien arteko topaketa bat antolatua da Erangon. Euskal kultur erakundea partaide da.

Xarnegu Eguna 2015

Arratsaldeko 17:00etan hasiko den gaualdi berean gainera, Bardozeko KSI konpainiak Neo Kotilun ikusgarria eskainiko du.

Aipatzekoa da Euskal Herriaren, Biarnoaren eta Gaskoinaren bidegurutzean kokatzen den xarnegu lurraldeko festibal hau sekulan baino aberatsagoa dela aurten, bost eguneko programazio batekin. Ekitaldiak Erangon, bainan ere Bardozen, Bidaxunen, Akamarren, Gixunen, Samatzen eta Vergüei herrian iraganen dira. Egitarau guzia sarean duzue.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)