Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xilaba 2012 : bigarren finalaurrekoa Garazin

Xilaba 2012 : bigarren finalaurrekoa Garazin

2012/10/22

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelketaren lehen finalaurrekoa urriaren 20an iragan zen Hendaian. Amets Arzallus Hendaiarra izan da irabazle Eneritz Zabaleta baionesaren aitzinean. Bigarren finalaurrekoa urriaren 27an iraganen da Donibane Garazin.

Urriaren 20an, 340 bertsuzale inguru izan ziren Hendaiako Les Variétés gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko txapelketako lehen finalaurrekoa segitzen.  Hauek dira epaileek atera zituzten puntuaketak :

  • 1. Amets Arzallus 343
  • 2. Eneritz Zabaleta 311.5
  • 3. Xumai Murua 291.5
  • 4. Maindi Murua 282
  • 5. Ortzi Idoate 266.5
  • 6. Gillen Hiribarren 245.5

Amets Arzallus zuzenki sailkatua da finalarentzat.  Besteek, urriaren 27an, 17:00etan Donibane Garaziko Le Vauban zinema gelan iraganen den bigarren finalaurrekoaren emaitzen begira egon beharko dute.  Hona Donibane Garazin arituko diren bertsulariak : Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Ane Txoperena, Maddi Sarasua, Egoitz Zelaia eta Ramuntxo Christy.

Xehetasunak :

Argazkia : Maite Deliart (EKE)