Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xiru festibalaren 30. edizioa

Xiru festibalaren 30. edizioa

2019/04/13

2019ko apirilaren 19tik 21era, Abotia elkarteak Xiru festibalaren 30. edizioa antolatzen du Gotaine Irabarnen eta Altzürükün. Hiru egunez, hainbat kontzertu eta ikusgarri iraganen dira Xiberuko musika eta sorkuntza festibal ezagunaren karietara. Euskal kultur erakundea partaide da.

Herri batetik bestera lemapean, besteak beste Aeham Ahmad musikari palestindar errefuxiatua entzuten ahalko da aurten.

Bestalde, alde batetik Dantzaz Konpainiaren Basoa izeneko obra berria preziatzeko aukera izanen da, eta bestetik, Kabaret Berria deskubritzen ahalko da Altzürükün Mikel Martinez, Dominika Rekalt, Hor Hor eta Xiberoko aktore kantariekin.

Xehetasunak