Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Xorien ihesa" sorkuntza Biarritzen

"Xorien ihesa" sorkuntza Biarritzen

2016/10/17

2016ko urriaren 21ean, Traversée dantza konpainiak "Xorien ihesa" sorkuntza berria emanen du Biarritzen. Xorieri zuzendu triptiko baten azken zatia da. Ikusgarria 20:30etan hasiko da Le Colisée aretoan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Sei dantzarirentzat idatzi obra hau migrazioen tematikan oinarritzen da

  • Koreografia : Mizel Théret
  • Musika : euskal kantu polifonikoak ; Sergueï Rachmaninov-en Ave Maria ; lertxunen kantuak
  • Argiak : Frédéric Bears
  • Ekoizpena : Traversée elkartea, Euskal kultur erakundea, Malandain Ballet Biarritz

Prezioa : 14 € / 12 €

Xehetasunak