Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zinegin festibalaren bigarren edizioa Hazparnen

Zinegin festibalaren bigarren edizioa Hazparnen

2013/12/15

Abenduaren 19tik 22ra, Zinegin festibalaren bigarren edizioa iraganen da Hazparnen. Hainbat film eta dokumental ikusteko parada izanen da bertan. Euskal Herriko zinema ekoizpena zertan den jakiteko parada ezin hobea.

Festibala, Hazparneko lau toki ezberdinetan ospatuko da : Haritz Barne zine gelan, TTattola gaztetxean, Eihartzea Kultur Etxean eta San-Josepe lizeoan. Lau egunez, Euskal Herriko filma batzuen deskubritzeko, baina ere performantzia batzuen ikusteko parada izanen da.

Programatuak diren filmak : Amaren eskuak (Mireia Gabilondo), Urte berri on, amona ! (Telmo Esnal),Baztan (Iñaki Elizalde), Gure sor lekua (André Madré), Beiak (Julio Medem), Olentzero eta Iratxoen jauntxoa (Gorka Vazquez).

Programatuak diren dokumentalak : Nire argazkia (Benjamin Duinat eta Jokin Etcheverria), Emak Bakia baita (Oskar Alegria), Izenik gabe (Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta), Euskara jendea “4: mugetan gaindi”Agur esatea (Matt Richards), Irailaren batean (Blanca Celestino).

Xehetasunak