Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Sormen beka DA - Bigarren edizioa

Sormen beka DA - Bigarren edizioa

2019/08/22

Bigarren aldiz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sormen beka eskainiko dute. "Sormen beka DA" egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz beren lana ezagutzera ematea da. 2019ko edizioan, musika da oinarri. Lanak berantenik irailaren 21ean aurkeztu beharko dira.

Gehiago irakurri

"Dantza" filma ipar Euskal Herriko zinema aretoetan

"Dantza" filma ipar Euskal Herriko zinema aretoetan

2019/08/20

Irailaren 4tik goiti, Telmo Esnal egilearen "Dantza" filma Iparraldeko pantailetan ikusgai izanen da Gabarra Films-ek banaturik. Aitzin, gaualdi berezi eta estrenaldiak antolatuko dira agorrilaren 20an Baionako Atalante gelan eta agorrilaren 30ean Biarritzeko Royal zine gelan "Maitaldia" dantza festibalaren karietara. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hitz-Enea erakusketa Donostian

Hitz-Enea erakusketa Donostian

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Donostiako Miramar Jauregian ikusgai da 2019ko irailaren 15a arte.

Gehiago irakurri

"Besta bai, euskaraz ere bai!" -  Besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria

"Besta bai, euskaraz ere bai!" - Besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria

2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziz, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko. Oraingoan, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu berri du.

Gehiago irakurri

Domingo Garat pastorala Pagolan

Domingo Garat pastorala Pagolan

2019/07/25

Domingo Garat pastorala 2019ko uztailaren 28an eta agorrilaren 4an emana izanen da Pagolan. Pastoralak Garat anaien historia kontatzen du, zehazkiago Uztaritzeko Domingo Garat-en historia. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Kontzertu Atipikoak 2019ko Baionako bestetan

Kontzertu Atipikoak 2019ko Baionako bestetan

2019/07/18

Hamargarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 26an iraganen da, San Izpirituko "Collégiale" elizan, Oñatiko Ganbara abesbatzarekin. Bigarrena aldiz, uztailaren 27an ospatuko da Protestanteen tenpluan, Andoni Aguirre & Maitane Sebastian bikoteak eskainiko duen kontzertu batekin.

Gehiago irakurri

Zineskola 2019: ikusle kopuru ezinhobea

Zineskola 2019: ikusle kopuru ezinhobea

2019/07/12

Euskal kultur erakundeak koordinatu Zineskola programaren baitan, "Grufaloa", "Harpetarra" eta "Zarafa" filmen ikustera joan dira Iparraldeko 40 herritako 60 bat ikastetxetako 3641 ikasle. 95 film emanaldi ezberdinak antolatuak izan dira, lurraldeko zinema gela guzietan, sekulan baino gehiago!

Gehiago irakurri

2019ko idazle egonaldia Nekatoenean: Jokin Mitxelena hautatua izan da

2019ko idazle egonaldia Nekatoenean: Jokin Mitxelena hautatua izan da

2019/07/11

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren bederatzigarren edizioaren karietara, Jokin Mitxelena donostiarra hautatua izan da. Heldu den udazkenean, hilabete batez, idazlea Hendaiako etxe famatuan egonen da "Puka" izeneko xakurraren istorio bat osatzeko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Durangoko azokaren 54. edizioa prestatzeko bilkura

Durangoko azokaren 54. edizioa prestatzeko bilkura

2019ko abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokaren 54. edizioa ospatuko da. Aurten ere, EKE-k azokan parte hartu nahi duten egiturak lagunduko ditu. 

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2019

Errobiko Festibala 2019

2019/07/10

2019ko uztailaren 18tik 21era, Ezkandrai elkarteak 24. Errobiko Festibala antolatuko du Itsasun. Lau egunez, edizio berri honek Euskal Herriko eta kanpoko hainbat artisten emanaldiez gozatzeko parada eskainiko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Patxi Laskarai-ren "Bazterrak" erakusketa Donibane Lohizunen

Patxi Laskarai-ren "Bazterrak" erakusketa Donibane Lohizunen

Patxi Laskarai-ren "Bazterrak" argazki erakusketa uztailaren 14a arte ikusgai da Donibane Lohizuneko La Rotonde aretoan. Karia hortara, hainbat hitzordu antolatuak dira gainera. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

2019ko SCAM sari bat Myriam Ayçaguer-entzat

2019ko SCAM sari bat Myriam Ayçaguer-entzat

Myriam Ayçaguer-ek SCAM (Multimedia arloko autoreen sozietate zibila) sozietatearen "Soinu aurkikuntza" saria eskuratu du Parisen, 2019ko ekainaren 21ean, "La dramatique impossible" irratirako soinu saiakerarentzat. Euskal kultur erakundeak 2018an lagundu sorkuntza bat.

Gehiago irakurri

Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen 3.edizioa

Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen 3.edizioa

2019/06/20

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen 3.edizioa ospatuko da aurten, azaroaren 20,21 eta 22an, Iruñan. Edizio hau, berriz definitua, berrikuntzez josia alor artistikoan zein profesionalean, eta programazioaren antolakuntzan ere, berritua datorkigu. Besteak  diziplina artekoak eta hibridoak diren proposamen artistikoak identifikatzeko eta erakartzeko deialdi bat antolatua da 2019ko agorrilaren 3a arte. Arreta handiz begiratuko zaie Akitania-Berria eskualdetik iritsiko diren proposamenei.

Gehiago irakurri

EHZ 2019

EHZ 2019

2019/06/16

2019ko ekainaren 28, 29 eta 30ean, EHZ festibalaren edizio berri bat iraganen da lehen aldikotz Irisarrin. Jaialdiaren itzulerarentzat, antolatzaile talde berriak euskal musika taldeei protagonismo berezia ematen dion programazio bat eraiki du. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

2019/06/15

2019ko ekainaren 28 eta 29an, 20:15etatik goiti, Pauline & Juliette bikoteak bi kontzertu eskainiko ditu Baionako La Luna Negra aretoan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

2019ko ekainaren 25ean, Euskal kultur erakundeak CERDO baliabide zentroaren aurkezpen bat antolatzen du bere Uztaritzeko egoitzan. Zentro honek Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen du. Parte hartzea urririk da, baina izenak aitzinetik eman behar dira.

Gehiago irakurri

Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar

Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera honi erantzun nahi izan dio Etnopoloaren labelaren baitan 2019ko ekainaren 13 eta 14an, Baionako Euskal Museoan antolatu kolokioak. 

Gehiago irakurri

Müsikaren Egüna 2019

Müsikaren Egüna 2019

2019/06/02

2019ko ekainaren 7, 8 eta 9an, Bil Xokoa elkarteak "Müsikaren Egüna"-ren 30. edizioa antolatzen du Urdiñarben. Antzerkia, musika, dantza... Aurten ere denetarik izanen da euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elgarretaratu nahi dituen festibal honetako azken edizioan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Elkarteen finantzamendua: diru-baliabide publiko eta pribatuen artean

Elkarteen finantzamendua: diru-baliabide publiko eta pribatuen artean

Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs egiturak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat proposatzen dute ekainaren 6an, 18:00etan, Uztaritzeko Lota jauregian. Gaia: elkarteen finantzamendua, diru-baliabide publiko eta pribatuen artean.

Gehiago irakurri

Jokoz Kanpo festibalaren 10. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 10. edizioa Ezpeletan

2019/05/30

2019ko ekainaren 1ean, Pinpulka elkarteak "Jokoz Kanpo" festibalaren 10. edizioa antolatzen du Ezpeletan. Aurten ere, karrika arteen inguruko hainbat ikusgarri preziatzeko aukera izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]