Kultura proiektua

Kukai dantza konpainia Biarritzen (2018) © Olivier Houeix
Kukai dantza konpainia Biarritzen (2018) © Olivier Houeix
1990ean sortu zelarik, Euskal kultur erakundearen (EKE) araudiek ondoko misioak finkatzen zituzten:

  • euskal kulturaren alorrean, erabakitzaile instituzionalak kultura politika publikoen zehazten laguntzea;
  • euskal kultur ondarearen zaintzea, transmititzea eta baloratzea;
  • kultura eragileak laguntzea sorkuntzaren, formakuntzaren eta hedapenaren alorrean;
  • euskal kulturari buruzko informazio osagai guziak hedatzea, komunikazio sare modernoen bidez.

Gaur egun, EKE erakunde zentral eta egituratzailea bilakatu da euskal kulturaren garapen iraunkorrarentzat, Estatuak, Akitania-Berria Eskualdeak, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduak eta 158 herri biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoak eman misio orokor baten karietara.

Sortu zenetik Uztaritzen kokatua izanik, EKE euskal kulturaren zainketan, transmisioan eta hedapenean ari da beraz, sorkuntza sustatzen duen ber. Alor anitzetan esperientzia duen talde profesional inplikatu bati esker, gaur egun EKE baliabide-zentro ezagutua da, bai eta ezinbesteko partaidea euskal kulturari doakionez.

EKE-ren kultura proiektua zazpi norabide estrategikoren inguruan egituratzen da:

 

Gehiago jakin