Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: Artea

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Xarnegu Eguna 2017

Xarnegu Eguna 2017

2017ko apirilaren 28tik maiatzaren 7a arte, Xarnegu Egunaren 13. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Erakusketak, ikusgarriak, mintzaldiak, kontzertuak, tailerrak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

2017ko martxoaren 31tik apirilaren 29a arte, Marga Berra Zubieta grafistaren "In Varietate Concordia" erakusketa ikusgai izanen da Biarritzeko Mediatekan.  Erakusketa hau homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko proposamen bat da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Ttitto Aguerre-ren "Mugak III" erakusketa Senperen

Ttitto Aguerre-ren "Mugak III" erakusketa Senperen

2015/07/05

2014an Mugak I Donibane-Garazin eta 2015eko martxo-apirilan Mugak II Angelun aurkeztu ondoren, Ttitto Aguerre zizelkariak hiru zatitan banatzen den Mugak erakusketaren hirugarren atala Senpereko Larraldean erakutsiko du. Mugak III uztailaren 4tik 26ra ikusgai izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Jokoz Kanpo festibalaren 6. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 6. edizioa Ezpeletan

2015eko ekainaren 6an, Jokoz Kanpo festibalaren 6. edizioa iraganen da Ezpeletan. Karia hortara, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian

Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian

2015/05/04

2015eko maiatzaren 30etik ekainaren 15era Senperen iraganen den Berinak III arte garaikide ibilbidea zabaldu aitzin, Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian gaiaren inguruko eztabaida antolatua da maiatzaren 7an herriko Arozena ostatuan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Ttitto Aguerre-ren "Mugak" erakusketa Donibane Garazin

Ttitto Aguerre-ren "Mugak" erakusketa Donibane Garazin

2014/10/10

Itzal Aktiboa elkarteak gomitaturik, Ttitto Aguerre-ren Mugak izeneko zizelketa erakusketa 2014ko urriaren 19a arte ikusten ahal da Donibane Garaziko Dacosta galerian. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Sartzea Karaban'art-eko tailerrentzat

Sartzea Karaban'art-eko tailerrentzat

Kanbon kokatua den Karaban'art elkarteak bere sartzea eginen du urrian. Moda askotako tailerrak eskainiko ditu aurten ere. Horrela besteak beste, gitarra,  antzerkia, multimedia sorkuntza edo arte plastikoak ikasteko parada izanen da. Izenak oraidanik eman behar dira.

Gehiago irakurri

Animazioak barra-barra Marmau eskultura bidexkaren inguruan

Animazioak barra-barra Marmau eskultura bidexkaren inguruan

2014/07/25

Uda guzian zehar, hainbat animazio antolatuak dira Hazparne aldeko Marmau eskultura bideskaren inguruan. Besteak beste, ipuin kondalariekin eginiko bisitak izanen dira, bisita gidatuak, bai eta gaualdi berezi batzu ere.

Gehiago irakurri

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

Laugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatzen dute 2014ko maiatzaren 16a arte. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi du aurten ere. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa Donostian

Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa Donostian

Martxoaren 5etik 26ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, kontzertu batzu Maddi Oihenart & Jérémie Garat, Beñat Achiary edo Nahia Zubeldia-rekin eta mintzaldi bat Eneko Bidegain idazle eta irakaslearekin. Martxo osoan ikusgai izanen den Hitz-Enea argazki erakusketa ahantzi gabe.

Gehiago irakurri

Topaketa Paxkal Bourgoin-ekin Biarritzeko Mediatekan

Topaketa Paxkal Bourgoin-ekin Biarritzeko Mediatekan

2014ko otsailaren 1ean, larunbat goizeko 10:30etan, Biarritzeko Mediatekak Paxkal Bourgoin idazle eta marrazkilaria errezebituko du, Dogomuso neska txiki ilustrazio liburuaren inguruko topaketa batentzat. Hitzordu hori 5-10 urteko haurrei zuzendua da. Sartzea urririk izanen da.

Gehiago irakurri

Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

2013/10/06

New York-eko Euskal Etxea bere 100. urtebetetzea ospatzen ari da urri hastapen honetan. Karia hortara, hainbat euskal artista joan dira Estatu Batuetako hiri ospetsura. Horien artean, Christophe Pavia artista eta Kalakan musika taldea.

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2013

Errobiko Festibala 2013

2013/07/14

2013ko uztailaren 18tik 21era, Ezkandrai elkarteak antolaturiko Errobiko Festibalaren 18. edizioa iraganen da Itsasun. Lau egunez, euskal kulturak topo eginen du Réunion uharteko, Okzitaniako, Turkiako edota Europa ekialdeko beste kultura batzuekin. Egitarauan, kontzertuak, tailerrak, ikusgarriak eta erakusketak izanen dira.

Gehiago irakurri

Mikel Laboa diru-laguntzak arte eta musika sormena bultzatzeko

Mikel Laboa diru-laguntzak arte eta musika sormena bultzatzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak diru-laguntzak eskaintzen ditu bi deialdiren bitartez arte eta musika sormena bultzatzeko. 35 urtetik beherako artista gazteei zuzenduak dira. Antzerkia eta arte plastikoak arloetako proiektuak aurkezteko epea: 2013ko ekainaren 26a. Kantuak aurkezteko epea: 2013ko irailaren 16.

Gehiago irakurri

2013ko "La puce des arts" erakusketarako deialdia

2013ko "La puce des arts" erakusketarako deialdia

Arcad elkarteak deialdi bat zabaltzen die "La puce des arts" izeneko arte erakusketaren 14. edizioan parte hartu nahi duten plastikariei. Hautagaitzarako txostenak 2013ko ekainaren 15eko igorri behar dira.

Gehiago irakurri

Artista-plastikariei deia Artoteka egitasmoaren baitan

Artista-plastikariei deia Artoteka egitasmoaren baitan

Artoteka elkarteak artelanen alokatzeko zerbitzu bat abian jarri du. Zerbitzu honekin interesatuak diren artistak gomitatzen ditu beren burua ezagutaraztera. Hautagaitzarako txostenak 2013ko apirilaren 15a arte helarazten ahal dira.

Gehiago irakurri

Marrazki / Olerki lehiaketa Hazparnen

Marrazki / Olerki lehiaketa Hazparnen

Korrika Kulturalaren karietara, Hazparneko Gau Eskolak eta Pierre Espil mediatekak marrazki /olerki lehiaketa bat antolatzen dute. Lehiaketak haurrei edo gazteei zuzenduak dira. Obrak igortzeko epea martxoaren 2an finkatua da.

Gehiago irakurri

Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria

Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, bigarren aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatzen du. Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea da. Izena emateko epea: 2013ko uztaila.

Gehiago irakurri

Marmauko eskultura bidexkarako 2013ko deialdia

Marmauko eskultura bidexkarako 2013ko deialdia

Marmauko eskultura bidexkak 5 kilometroko oinezko bidea proposatzen du Hazparneko lurretan, monumentu eskulturez inguratua. Antolatzaileek deialdi bat zabaltzen diete bertan beren obrak erakutsi nahi dituzten zizelkariei. Hautagaitzarako txostenak 2013ko otsailaren 14eko helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Iparraldeko lurralde marka: deia sortzaileei

Iparraldeko lurralde marka: deia sortzaileei

Iparraldeko sorkuntza artistikoan oinarrituko den lurralde markaren nortasun grafikoa eta soinuduna landuko du 2013. urte hastapeneko komunikazio agentzia batek. Baionako eta Euskal Herriko merkatal ganbarak galdeginik Euskal kultur erakundeak zerrenda bat osatuko du arte bisualen eta soinudunen arloetan, agentziaren lana hazten ahal luketen artisten erreferentziekin. Nahi duten artista profesionalak agertzen ahal dira plataforma hortan. Deia luzatua zaie.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Emaila