Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: EKE

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Artista amaturrak, artista profesionalak: kuadro administratibo eta juridikoa

Artista amaturrak, artista profesionalak: kuadro administratibo eta juridikoa

Abenduaren 11n, 18:00etan, Euskal kultur erakundeak, Profession Sport & Loisirs eta Instep Aquitaine egiturek eraman DLA dispositiboak "Artista amaturrak / artista profesionalak: kuadro administratibo eta juridikoa, bakoitzaren lekua, elkarlan molde ezberdinak" gaiaren inguruko informazio gaualdi bat antolatzen dute Ikas pedagogia zerbitzuko egoitzan, Uztaritzen. Parte hartzea urririk da, baina izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Durangoko Azokaren 53. edizioa

Durangoko Azokaren 53. edizioa

2018ko abenduaren 5etik 9ra, Durangoko Azokak bere 53. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzaren karietara, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da.

Gehiago irakurri

Egile eskubideak ikusgarrigintzan

Egile eskubideak ikusgarrigintzan

Azaroaren 29an, 18:00etan, Euskal kultur erakundeak eta Profession Sport & Loisirs eta Instep Aquitaine egiturek eraman DLA dispositiboak Autore eskubideak ikusgarrigintzan gaiaren inguruko informazio gaualdi bat antolatzen dute Uztaritzeko Lapurdi gelan. Gaualdia, Combustible bulegoko Carine Puyo andereak animatuko du. Parte hartzea urririk da, baina izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Mugaz gaindiko kultura lankidetza sailaren kari, Euskal kultur erakundeak 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an Iruñan iraganen den 948 Merkatua-Nafarroako arteen Merkatuan parte hartuko du, hainbat proposamen artistikoren bidez. Horrez gain, hitzaldi bat eskainiko du Etxepare Institutuarekin batera Aquitaine.eus programaren aurkezteko. EKEk ekitaldi horretan parte hartzen du Aquitaine.eus programaren karietara eta Akitania Berria eskualdeko kultura agentzia bezala.

Gehiago irakurri

Euskal sorkuntzaren leihoa Bordelen

Euskal sorkuntzaren leihoa Bordelen

Udazken honetan ere, Bordele aldeko Le Rocher de Palmer kulturguneak euskal kulturari leihoa zabalduko dio. Aurtengoan, Patxi Laskarai argazkilariaren erakusketa bat izanen da ikusgai azaroan zehar, eta Bilaka eta So.K. konpainien euskal dantza ikuskizunak eskainiko dira azaroaren 16ean. 

Gehiago irakurri

KIMU deialdiaren laugarren edizioa

KIMU deialdiaren laugarren edizioa

Donostia Kulturak eta Euskal Kultur Erakundeak KIMU programaren laugarren deialdia martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan formakuntza programa bat eskaintzea da. Euskal Herriko lau artista hautatuak izanen dira. Deialdia zabalik izanen da 2018ko azaroaren 5a arte.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko 2019. urterako partaidetza eskaera txostenak

Euskal kultur erakundeko 2019. urterako partaidetza eskaera txostenak

2018/10/05

Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2019. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak postaz eskuratu dituzte. Eskaerak 2018ko azaroaren 12a aitzin itzuli beharko dira.

Gehiago irakurri

EKE-k euskal kultura ondare immaterialaren 5 inbentario-fitxa plazaratzen ditu

EKE-k euskal kultura ondare immaterialaren 5 inbentario-fitxa plazaratzen ditu

2015ean, Kultura ministerioak, kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendu egitasmo deialdi bat abiarazi zuen. Euskal kultur erakundea saridun izan zen eta azken bi urteetan dantza praktikei lotuak diren bost inbentario-fitxa osatu ditu. Sarean ikus daitezke.

Gehiago irakurri

Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian

Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak galdeturik, eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, SIADECO lantegiak herritarren kultura ohiturei buruzko inkesta eginen du Ipar Euskal Herrian ere. Euskal Herri mailako inkesta honek, guti gora behera 5 astez iraunen du irailaren 17tik goiti hasirik. Inkestagileek telefonoz galdezkatuko dituzte herritarrak.

Gehiago irakurri

Iñaki Martiarena "Mattin"-ek Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2018ko udazkenean

Iñaki Martiarena "Mattin"-ek Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2018ko udazkenean

2018/07/16

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zortzigarren edizioaren karietara, Iñaki Martiarena "Mattin" hautatua izan da. 2018ko azaroaren 5ean hasi eta hilabete batez, idazlea Hendaiako etxe famatuan egonen da Kamishibai ipuin bat idatzi eta marrazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Gehiago irakurri

Euskarazko arte eta kultura heziketa: bizi eta eginarazi

Euskarazko arte eta kultura heziketa: bizi eta eginarazi

Departamenduak,  Euskal kultur erakundeak eta beste anitz egiturek (Euskararen erakunde publikoa, Ikas, Canopé, Seaska...) euskarazko arte eta kultura heziketari buruzko tailerrak antolatuko zituzten 2017ko azaroaren 29an, arratsaldez, Baionako Marracq kolegioan. Euskarazko erakaskuntzako 3 sailetako lehen mailako et kolegioetako erakasleei zuzenduak ziren. Topaketa interesgarri horiek laburbildu dituen bideoa sarean da.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

2018/06/04

Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 19a.

Gehiago irakurri

Euskararen munduak : indar-guneak eta erronkak - Euskal Etnopoloaren 2. jardunaldiak

Euskararen munduak : indar-guneak eta erronkak - Euskal Etnopoloaren 2. jardunaldiak

Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen dizuete. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da heldu den ekainaren 29an, Baionako Fakultatean, administrazioaren eraikinean, 41 anfiteatroan (sartzea Sainte-Claire aparkalekutik).

Gehiago irakurri

"Euskal komikigintza" -  Liburuzainendako formakuntza

"Euskal komikigintza" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute ekainaren 7an, Donibane Garaziko mediatekan. Gaia: euskal komikigintza.

Gehiago irakurri

Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko?

Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko?

2018ko uztailaren 3an, astearte arratsaldeko 18:00etan, Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak elkarteei zuzendu informazio gaualdi berri bat antolatzen dute Donapaleuko Lagunt Etxea gelan. Gaia : Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko ? Izenak berantenaz ekainaren 30eko eman behar dira.

Gehiago irakurri

Topaketa Willis Drummond taldearekin

Topaketa Willis Drummond taldearekin

Joan den maiatzaren 15ean, Euskal kultur erakundeak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabalera gomitatu zituen. Ikasleek, Atabal aretoa ezagutzeko parada izan dute eta bertan egonaldi bat egiten ari zen Willis Drummond musika taldearekin mintzatzeko parada ukan dute. 

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

2018/04/21

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia apirilaren 21ean iragan da, Baigorrin, "Plaza xoko" gelan, elkarte-kide eta herrietako ordezkari anitzen presentzian. 2017. urteko bilanaren egiteko mementua izan da. Joan den urtean EKE-k idatzi Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak txostenaren ildo nagusiak aurkeztuak izan dira ere karia hortara. 2017ko ekintzen bilduma sarean da. 

Gehiago irakurri

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Baionan

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Baionan

2018/03/31

2018ko martxoaren 16tik apirilaren 6a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Baionako Arteen erdigunean ikusgai da. Lau hizkuntzatan, euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu multimedian oinarritutako erakusketa honek. Sartzea urririk da.

Gehiago irakurri

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Baionako Euskal museoan ikusgai izanen da 2018ko apirilaren 7tik maiatzaren 27a arte.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: