Gure aktualitatea

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.
EKE-k euskal kultura ondare immaterialaren 5 inbentario-fitxa plazaratzen ditu
2015ean, Kultura ministerioak, kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendu egitasmo deialdi bat abiarazi zuen. Euskal kultur erakundea saridun izan zen eta azken bi urteetan dantza praktikei lotuak diren bost inbentario-fitxa osatu ditu. Sarean ikus daitezke.
1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira
1915-1918 artean, Alemaniako preso-esparruetako presoak grabatu ditu Prusiako Komisio fonografikoak. Horietan 9 euskal preso. 2014an, I. Munduko Gerlaren mendeurrena ospatzen den unean, Euskal kultur erakundeak grabaketa hauen kopia numerikoa jaso du Berlingo Etnologia Museoaren eta Humboldt Unibertsitatearen ganik.
“Euskaraz ez mintzatzearen mina daramat ene baitan”
Denis Laborde (1959, Baiona, Lapurdi) etnologoa da, CNRS-eko ikerketa-zuzendari, EHESS-eko ikasketa-zuzendari, eta Frantziako Fundazioko kultura batzordekide. EKE-ren aspaldiko kolaboratzailea, munduko musiken ikerketa-zentro bat eraiki nahiko luke Baionan. Bere ibilbide aberats bezain kaotikoaz aritu da hemen, ironiaren urratsetik.
Zirkulua euskal kulturan
Mikel Duvert ikerlariaren ekarpen bat argitaratu du berriki sarean Lauburu elkarteak. Zirkuluaren kontzeptuak eta sinboloak, eta batez ere zirkulu horren erdiguneak gure kulturan daukan tokia jorratu du etnologoak. Mendez mende, harrespilen eraikitzaileen eta harginen lana adibidetzat hartuz.
Kakotxa euskaldunen arte grafikoan
Lauburu elkarteak euskal ondare etnologikoari buruzko dibulgazio ikerlan eta dokumentu frango eskaintzen du bere webgunearen bidez, denak publiko zabalari zuzenduak. Azkenik argiratu den txostenean Mikel Duvert ikerlariaren lan bat dago agerian emana, kakotxaren erabilpen grafikoa aztertuz Ipar Euskal Herrian mendeetan barna.