Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: Lehiaketak

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Gazteluma saria Egoitz Zelaiarentzat

Gazteluma saria Egoitz Zelaiarentzat

Egoitz Zelaia Hendaiarrak irabazi du Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Gazteluma sariaren VIII. edizioa. Eta galtzen bagara, zer ? deitzen da lapurtar gaztearen lehen liburua. Bestalde, Gazteluma lehiaketaren IX. edizioa ere martxan da. Idazlanen egitasmoak berantenaz 2016ko urriaren 17ko igorri behar dira.

Gehiago irakurri

Euskal Kantu Xapelketa 2016 - Izenak emateko garaia da !

Euskal Kantu Xapelketa 2016 - Izenak emateko garaia da !

Euskal Kantu Xapelketa elkarteak eta Euskal Irratiek helduen kantu xapelketaren edizio berri bat antolatzen dute aurten. Finalean sailkatzeko kantaldia maiatzaren 22an iraganen da eta izen emateak martxoaren 29ko egin behar dira.

Gehiago irakurri

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

Bosgarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15a arte. Aurten euskal dantza izanen dute sortzaileek abiapuntu, SOKA erakusketa ibiltariaren dinamikari jarraikiz. Lehiaketa denei irekia da. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Baionako Mickaël Vivier artista hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen GazteArtea, sorkuntza garaikidearen saridun bezala. 2000 euroko dirulaguntza honek, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat sariztatzea du helburu. Denetan, 34 hautagai aurkeztu ziren Itzal Aktiboa elkarteak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu lehiaketa honetarako.

Gehiago irakurri

Bost artista gazte hautatuak 2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat

Bost artista gazte hautatuak 2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat

Arte garaikidearen munduan adituak diren pertsonez osaturiko epaimahaiak bost artista hautatu ditu Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren finalean parte hartuko dutenak : Grégory Cuquel, María Jiménez Moreno, Cécile Mestelan, Mickaël Vivier eta Eluska Zabalo Monje. Bost artistek aurkeztuko dituzten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian ikusgai izanen dira, erakusketa kolektibo batean. Erakusketa horren estreinaldia urriaren 2an, ostiralez eginen da, 18 :30etan. Karia hortara, 2.000 euroko saria bost artistetatik bati eskainia izanen zaio.

Gehiago irakurri

Eusko Ikaskuntzak hiru sari berri antolatzen ditu

Eusko Ikaskuntzak hiru sari berri antolatzen ditu

2015/08/22

Eusko Ikaskuntzak hiru sari berri antolatzen ditu Baionako Hiriaren partaidetzarekin : Ohorezko Saria, Euskal Kulturaren Saria eta Bideo Dokumentalak sortzeko saria. Hiru sari horietan hautagaitzak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatzen da.

Gehiago irakurri

Biarritzeko Mediatekako irudi sailak gidoi lehiaketa bat antolatzen du

Biarritzeko Mediatekako irudi sailak gidoi lehiaketa bat antolatzen du

2015/08/03

Biarritzeko Mediatekako irudi sailak fikzio laburmetraien inguruko gidoi lehiaketa bat antolatzen du. Fikzioek 5 eta 12 minutu artekoak izan beharko dute eta lehiaketa, film idazle amaturrei, adituei eta ikasleei irekia da. Ekarpenak 2015eko abenduaren 15a aitzin egin beharko dira.

Gehiago irakurri

III. Xabier Lete Sariaren deialdia

III. Xabier Lete Sariaren deialdia

    2015/06/19

    Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete Nazioarteko III. Poesia Saria antolatu du. Lehiaketa idazle guziei irekia da, baldin eta euskaraz idazten baldin badute. Alabaina, lanek, euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Obrak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 16 arte finkatua da.

    Gehiago irakurri

    Kliklap bideo lehiaketa berriz abian

    Kliklap bideo lehiaketa berriz abian

    2014/08/26

    Aldudarrak Bideo-k Kliklap bideo lehiaketaren edizio berri bat martxan jarri du. Aurtengo hautatua izan den "Lurra" gaiaren inguruko bideoak urriaren 31a aitzin igorri beharko dira. Filmak azaroan Hazparnen iraganen den Zinegin festibalean ikusten ahalko dira.

    Gehiago irakurri

    Hitzaditza diktaketaren 9. edizioaren emaitzak

    Hitzaditza diktaketaren 9. edizioaren emaitzak

    Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak "Hitzaditza" euskarazko diktaketaren 9. edizioa antolatu dute apirilaren 12an, larunbatez, 9:30etan, Baionan. Parte hartzaileak hiru multzotan banatuak izan dira. Emaitzak sarean dira!

    Gehiago irakurri

    Gastronomia da Argian elkartearen 2014ko argazki lehiaketaren gaia

    Gastronomia da Argian elkartearen 2014ko argazki lehiaketaren gaia

    Garaziko Argian elkarteak nazioarteko argazki lehiaketa antolatzen du, gastronomiaren inguruan. Argazkien igortzeko azken epea: 2014ko ekainaren 15a. Orotara 1000 euroko sariak banatuak izanen dira, horietarik 450 irabazleari.

    Gehiago irakurri

    "Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

    "Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

    Laugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatzen dute 2014ko maiatzaren 16a arte. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi du aurten ere. Parte hartu lotsarik gabe!

    Gehiago irakurri

    2013ko Sorkuntza artistikoaren 24 orduen irabazleak

    2013ko Sorkuntza artistikoaren 24 orduen irabazleak

    Bigarren aldiz, Euskal kultur erakundea ekitaldi horren partaide izan da, Bidarteko Estia ingeniaritza eskola, Arcad eta Art & Project elkarteekin. Euskal Herriko hameka artistek parte hartu dute lehiaketan, Bidarten, abenduaren 6tik 7ra. Hauen artean, margolariak, grafistak, argazkilariak, oihalki sortzaileak eta musikariak.

    Gehiago irakurri

    2013ko "Kliklap" bideo eta gidoi lehiaketa

    2013ko "Kliklap" bideo eta gidoi lehiaketa

    Kanaldude herri telebistak eta Zinegin festibalak "Kliklap" bideo eta gidoi lehiaketa antolatzen dute "Kamerasutra" hitz-jokoaren inguruan. Deneri irekia den lehiaketa hortan parte hartzeko azken epea azaroaren 30ean finkatua da.

    Gehiago irakurri

    Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa

    Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa

    2013/10/28

    2013ko abenduaren 6 eta 7an, "Berrikuntzaren 24 orenen" karietara antolatu Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa iraganen da Bidarteko Izarbel teknopoloko ESTIA-ren egoitzan. Arte bisualen, dantzaren, musikaren eta literaturaren alorretan ari diren artista guziei irekia zaie. Lehiaketa, ESTIA eskolak Euskal kultur erakundearekin eta Arcad eta Art & Project elkarteekin partaidetzan antolatua da.

    Gehiago irakurri

    Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa: euskal artistei deia

    Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa: euskal artistei deia

    Artista zira (dantzari, konposatzaile, margolari, zizelkari, argazkilari, olerkari, kondalari, bertsulari…) ? "Berrikuntzaren 24 orenen" karietara, 2013ko abenduaren 6-7an Bidarten, 24 orenez obra artistiko original bat sortzeko prest zaude ? ESTIA eskolak Euskal kultur erakundearekin eta Arcad eta Art & Project elkarteekin partaidetzan antolatu lehiaketa hortan parte hartzeko izena eman azaroaren 29ko berantenaz.

    Gehiago irakurri

    2013ko "Irudimena" sormen lehiaketaren irabazleak

    2013ko "Irudimena" sormen lehiaketaren irabazleak

    Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era antolatu duten "Irudimena" sormen lehiaketak arrakasta polita bildu du. Euskal Herriko probintzia desberdinetatik, 45 pertsonek 69 obra helarazi dizkiete antolatzaileei. Sariak banatu dira Bilbon, joan den ekainaren 8an.

    Gehiago irakurri

    Irudimena 2013: epaimahaikideen deliberoen zain

    Irudimena 2013: epaimahaikideen deliberoen zain

    Bukatu da Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako "Irudimena" sormen lehiaketaren 3. edizioa. Epaimahaiak ez du lan erreza izanen! 70 bat obra eskuratu dituzte antolatzaileek 45 egilek igorriak.  Denak sarean ikus daitezke oraindanik.

    Gehiago irakurri

    Literatura unibertsala euskarara itzultzeko lehiaketa bat abiarazi du EIZIE-k

    Literatura unibertsala euskarara itzultzeko lehiaketa bat abiarazi du EIZIE-k

    Itzulpengintzan diharduten itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Laginak aurkezteko epea: 2013ko uztailaren 8a.

    Gehiago irakurri

    "Irudimena" sormen-lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

    "Irudimena" sormen-lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

    Hirugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatu dute. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi duen lehiaketa hau maiatzaren 15ean bururatuko da. Parte hartu lotsarik gabe!

    Gehiago irakurri

    Gure berriak emailez

    Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

    Emaila