Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: Literatura

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Mozart eta bere gutunezko harremanak

Mozart eta bere gutunezko harremanak

2018ko azaroaren 18an Hazparnen eta abenduaren 9an Maulen, Mozart-en gutunezko harremanen inguruko bi musika eta literatura hitzordu proposatuak dira. Musika Iparraldeko Orkestraren esku izanen da. Euskarazko testuak aldiz, Txomin Heguy-k irakurriko ditu. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Iñaki Martiarena "Mattin"-ek Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2018ko udazkenean

Iñaki Martiarena "Mattin"-ek Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2018ko udazkenean

2018/07/16

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zortzigarren edizioaren karietara, Iñaki Martiarena "Mattin" hautatua izan da. 2018ko azaroaren 5ean hasi eta hilabete batez, idazlea Hendaiako etxe famatuan egonen da Kamishibai ipuin bat idatzi eta marrazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

2018/06/04

Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 19a.

Gehiago irakurri

35. Idazleen Biltzarra Saran

35. Idazleen Biltzarra Saran

2018/03/25

2018ko apirilaren 1 eta 2an, Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatuko da Sarako kiroldegian. Usaian bezala, hainbat liburu aurkezpen eta idazleekilako topaketa antolatuak izanen dira. Aurtengo Biltzar Saria Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde-ri emana izanen zaie. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Euskal kultur erakundeak "Ondarea eta sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu da joan den urtean. Euskal etnopoloaren baitan eramana izan den partaidetza horren karietara hainbat erreportaia eta elkarrizketa eginak izan dira.

Gehiago irakurri

Agur eta ohore Joxean

Agur eta ohore Joxean

Joxean Artze poeta Gipuzkoarra 2018ko urtarrilaren 12an zendu da Usurbilen. Besteak beste, euskal kantu anitzen letragilea izan da. Aipatzekoa da adibidez, Txoria Txori (Hegoak) abesti ospetsuaren hitzak bereak direla. Entzun 2016ko martxoaren 4an, Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin grabatu elkarrizketa.

Gehiago irakurri

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

2017/10/26

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zazpigarren edizioaren karietara, Amaia Hennebutte hautatua izan da. Egunotan, idazlea Hendaiako etxe famatuan da haur eta gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Azaroaren 2an, 18:00etan, topaketa bat antolatua da bere lana aipa dezan. 

Gehiago irakurri

Amaia Hennebutte-k Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2017ko udazkenean

Amaia Hennebutte-k Nekatoeneako idazle egonaldia eginen du 2017ko udazkenean

2017/07/26

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zazpigarren edizioaren karietara, Amaia Hennebutte idazlea hautatua izan da. Idazlea 2017ko urria eta azaroaren artean egonen da Hendaiako etxe famatuan haur eta gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatz elkarteak antolatzen dituen Literatur Solasaldien 33. edizioa maiatzaren 17, 18 eta 25ean iraganen da Baionan eta Iruñan. Maiatz aldizkariaren 64. zenbakia aurkezteaz gain, hainbat hitzordu antolatuak dira bi hirien arteko kultura harremanak azkartu nahian. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2017ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2017ko deialdia

Zazpigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 29a.

Gehiago irakurri

34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran

34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran

2017/04/05

2017ko apirilaren 16 eta 17an, 34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Joan den urteko berritasunetaz gain, oraingoan Biltzarra bi egunez ospatuko da, hainbat hitzordurekin. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat

2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat

Jean-Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabil, 1935) filologo eta euskaltzaleak eskuratu du 2016ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin duen etengabeko lana azpimarratu du epaimahaiak, Xiberoko errealitatea argi islatzen duen pertsona izanik. Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da.

Gehiago irakurri

Euskara aipagai liburuzainei zuzendutako "Irakur!" egun profesionalaren karietara

Euskara aipagai liburuzainei zuzendutako "Irakur!" egun profesionalaren karietara

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu egun profesionala antolatzen dute urriaren 6an, Baionan. Gaia: euskara.

Gehiago irakurri

Ahots emaile laguntzaileei deialdia

Ahots emaile laguntzaileei deialdia

2016/07/12

Biarritzeko Liburutegi Soinudunak liburu irakurleak bilatzen ditu irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonendako audio-liburuen grabatzeko. Frantsesez edo euskaraz irakurtzen duten pertsonak xerkatzen dituzte. Izenak oraidanik eman daitezke

Gehiago irakurri

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren seigarren edizioaren karietara, Unai Oiartzun Irundar gaztea hautatua izan da. Idazlea 2016ko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak

Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak

Argitaratu ditu Etxepare institutuak 2016. urterako euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2016

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2016

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma IX. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2016ko urriaren 17a.

Gehiago irakurri

Maiatz-en 32. solasaldiak

Maiatz-en 32. solasaldiak

Maiatz elkarteak antolatu literatura solasaldiak bi partetan iragaiten dira aurten. Lehen partea Iruñan iragan zen 2016ko maiatzaren 16an eta bigarrena Baionan izanen da hilaren 25ean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2016ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2016ko deialdia

Seigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 17a.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: