Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: Musika

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Hartzaro 2019

Hartzaro 2019

2019ko otsailaren 15etik martxoaren 5a arte, Herri Soinu elkarteak Hartzaro festibalaren 23. edizioa antolatuko du Uztaritzen. Hogei bat egunez, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira udaberriari ongi etorria emateko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Iñaki Salvador Sextet taldea Baionan

Iñaki Salvador Sextet taldea Baionan

2019/01/30

2019ko otsailaren 8an, 20:30etan, Iñaki Salvador Sextet taldea Baionako Antzokian izanen da Mikel Laboaren omenezko kontzertu berezi baten eskaintzeko. Tokiak oraidanik atxikitzen ahal dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hiru Soinu taldea La Luna Negra aretoan

Hiru Soinu taldea La Luna Negra aretoan

2019/01/24

2019ko otsailaren 2an, 20:15etan, Senpereko Hiru Soinu taldeak "Kolorez bizi" disko berria Baiona La Luna Negra aretoan aurkeztuko du. Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Gehiago irakurri

Mozart eta bere gutunezko harremanak

Mozart eta bere gutunezko harremanak

2018ko azaroaren 18an Hazparnen eta abenduaren 9an Maulen, Mozart-en gutunezko harremanen inguruko bi musika eta literatura hitzordu proposatuak dira. Musika Iparraldeko Orkestraren esku izanen da. Euskarazko testuak aldiz, Txomin Heguy-k irakurriko ditu. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Mikel Laboaren omenez

Mikel Laboaren omenez

2018ko abenduaren 1ean, Euskal Herri guzian hainbat ekitaldi antolatuak dira Mikel Laboaren heriotzaren 10. urtemuga kari. Ipar Euskal Herrian ere, omenaldirik ez da faltako. Hala nola, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, Musikas musika eskolak egun berezi bat antolatuko du Uztaritzen. Halaber, Baionako Euskal Museoan ere omenaldi bat antolatuko da egun berean. Horrez gain, Maialen Alfaro eta Philippe Albor herriz herri dabiltza "Izarren Hautsa" ikusgarria aurkezten.

Gehiago irakurri

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Mugaz gaindiko kultura lankidetza sailaren kari, Euskal kultur erakundeak 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an Iruñan iraganen den 948 Merkatua-Nafarroako arteen Merkatuan parte hartuko du, hainbat proposamen artistikoren bidez. Horrez gain, hitzaldi bat eskainiko du Etxepare Institutuarekin batera Aquitaine.eus programaren aurkezteko. EKEk ekitaldi horretan parte hartzen du Aquitaine.eus programaren karietara eta Akitania Berria eskualdeko kultura agentzia bezala.

Gehiago irakurri

Elise Archambault eta Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" Kaperan A Kapela

Elise Archambault eta Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" Kaperan A Kapela

2018/10/03

2018ko urriaren 6an, larunbat arratsaldeko 7etan, Elise Archambault kantariak eta Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" musikariak emanaldi berezi bat eskainiko dute Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. Kontzertu hau Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatzen dute Kaperan A Kapela zikloaren barnean.

Gehiago irakurri

"Amerikanoen jaraunspena" eta "Mugi hitzen musika" erakusketak Hendaian

"Amerikanoen jaraunspena" eta "Mugi hitzen musika" erakusketak Hendaian

2018ko agorrilaren 8an irailaren 1.era, Euskal kultur erakundeak bi erakusketa aurkeztuko ditu Hendaiako Mendi Zolan gelan. Alde batetik, Kepa Etchandy-ren "Amerikanoen jaraunspena" argazki erakusketa eta bestetik, euskal kantuari buruzko "Mugi hitzen musikan" ukipen-pantailak. Sartzea urririk izanen da.

Gehiago irakurri

Kontzertu Atipikoak 2018ko Baionako bestetan

Kontzertu Atipikoak 2018ko Baionako bestetan

Bederatzigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 27an iraganen da, San Izpirituko "Collègiale" elizan, Julen Achiary musikariaren inguruan. Bigarrena aldiz, uztailaren 28an ospatuko da, toki berean, Bilboko Jatorki emazte otxotearen emanaldiarekin.

Gehiago irakurri

Errobiko Festibala 2018

Errobiko Festibala 2018

2018/07/14

2018ko uztailaren 19tik 22ra, Ezkandrai elkarteak 23. Errobiko Festibala antolatuko du Itsasun. Populuen kantuak ardatz harturik, lau egunez, edizio berri honek Euskal Herriko eta kanpoko hainbat artisten emanaldiez gozatzeko parada eskainiko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Frédéric Sorhaitz partitura fondoa sarean

Frédéric Sorhaitz partitura fondoa sarean

2018/07/01

Frédéric Sorhaitz, Biarritzeko Itsasoa koruko zuzendaria, euskal kantuak eskuratzen, moldatzen eta egokitzen ari izana da. Partitura guzi horiek abesbatzen esku uzten ditu Euskal kultur erakundearen webgunean. Denborarekin aberastuko den funtsa.

Gehiago irakurri

Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

2018/06/25

2018ko ekainaren 29 eta 30ean, Pauline & Juliette bikotea Baionako La Luna Negra aretoan arituko da 20:15etatik goiti. Bi gaualdi horietan, iaz Agorila disketxearekin atera duten "Hegaldaka" izeneko lehen diskoko kantuak aurkeztuko dituzte. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

EHZ Nomada

EHZ Nomada

2018. urtea, transizio urte bat da Euskal Herria Zuzenean elkartearentzat. Elkartekideak proiektu berri bati buruzko gogoeta batean murgilduak direlarik, ekain bukaerako ohiko asteburuak formatu berezi bat hartuko du aurten, Lekorne utzi eta ipar Euskal Herriko xoko ezberdinetara jauzi eginez. Festibal ibiltari baten itxura hartuz, ekainaren 29tik uztailaren 1.a arte, hiru hitzordu proposatuak dira Baigorrin, Baionan eta Itsasun. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Jokoz Kanpo festibalaren 9. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 9. edizioa Ezpeletan

2018ko ekainaren 2an, 15:30etatik goiti, Pinpulka elkarteak "Jokoz Kanpo" festibalaren 9. edizioa antolatzen du Ezpeletan. Aurten ere, Euskal Herriko konpainiak toki berezia ukanen dute. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Usopop festibalaren 9. edizioa Saran

Usopop festibalaren 9. edizioa Saran

2018/05/22

2018ko maiatzaren 26 eta 27an, Usopop festibalaren 9. edizioa ospatuko da Saran. Aurten ere, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat musika talde zuzenean ikusteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Topaketa Willis Drummond taldearekin

Topaketa Willis Drummond taldearekin

Joan den maiatzaren 15ean, Euskal kultur erakundeak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabalera gomitatu zituen. Ikasleek, Atabal aretoa ezagutzeko parada izan dute eta bertan egonaldi bat egiten ari zen Willis Drummond musika taldearekin mintzatzeko parada ukan dute. 

Gehiago irakurri

Müsikaren Egüna 2018

Müsikaren Egüna 2018

2018/05/16

2018ko maiatzaren 18, 19 eta 20an, Bil Xokoa elkarteak "Müsikaren Egüna"-ren 29. edizioa antolatzen du Urdiñarben. Zinema, musika, bertsuak, dantza... Aurten ere denetarik izanen da euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elgarretaratu nahi dituen festibal honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Organik Orkeztra-ren kontzertua Bokalen

Organik Orkeztra-ren kontzertua Bokalen

2018/05/16

2018ko maiatzaren 24an, 20:30etan, Organik Orkeztra taldeak kontzertu bat eskainiko du Bokaleko Apollo aretoan. Dozena bat musikariz osatzen den talde honek musika herrikoien eta musika jakitunen arteko topaketa bat eskainiko du. Kontzertua Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionalak eta Euskal kultur erakundeak elkarrekin antolatzen dute.

Gehiago irakurri

"Etiopikoak" festibalaren 10 urteak

"Etiopikoak" festibalaren 10 urteak

2018ko apirilaren 25etik 28ra, Ezkandrai elkarteak "Etiopikoak" festibalaren 10. edizioa antolatuko du Baionan. Kontzertuak, eztabaidak, performantzak... Kultura ekitaldi parrasta bat antolatuak izanen dira Josean Artze-ri eskainia izanen zaion edizio honetan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

2018/04/02

2018ko apirilaren 7an, 19:00etan, Manez eta Kobreak taldeak kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Jauregiko kaperan. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau "Kaperan a Kapela" zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: