Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: Ondarea & sorkuntza

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Vienne herrialdetik Euskal Herrira: bilketatik sorkuntzara

Vienne herrialdetik Euskal Herrira: bilketatik sorkuntzara

Partaidetza hitzarmen baten karietara, Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunak eta Euskal kultur erakundeak, ahozkotasunaren eta idazkera garaikidearen prismaren bidez beren lurraldea behako gurutzatu batekin kontatzea proposatu zieten bi kontalari profesionalei : Vienne departamenduko Michèle Bouhet-i, eta Euskal Herriko Koldo Amestoy-ri.

Gehiago irakurri

D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberoatik Limousinera #2

D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberoatik Limousinera #2

Lehen sorkuntza egonaldia 2018ko ekainean Marcelle Delpastre idazlearen Limousineko lurretan iragan ondoren, agorrilaren 1etik 3ra, D’una lenga l’autra – Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera proiektuaren sei artistak Zuberoko Gotaine-Irabarnen berriz elkartu ziren bigarren egonaldi artistiko batentzat.

Gehiago irakurri

D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera #1

D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera #1

Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS), Akitania Berriko kultur ekintzen zuzendaritzarekin partaidetzan (Akitania Berriko DRAC-a), «Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera» izeneko proiektua eramaten dute. Limousin eta Euskal Herriko artisten arteko topaketa bat da.

Gehiago irakurri

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Euskal kultur erakundeak "Ondarea eta sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu da joan den urtean. Euskal etnopoloaren baitan eramana izan den partaidetza horren karietara hainbat erreportaia eta elkarrizketa eginak izan dira.

Gehiago irakurri

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

Euskal kultur erakundeak "Tradizioa & Sorkuntza" lemaren inguruko mintzaldia antolatu zuen 2016ko ekainaren 3an, ostiralez, Baionako fakultatean. Gai horietan adituak diren bost mintzalarik hitza hartu zuten karia hortara. Kanaldude herri telebistak filmatu gaualdiaren bideoa sarean da.

Gehiago irakurri

Ondarea & Sorkuntza: Uztaritzeko gogoetaldiaz

Ondarea & Sorkuntza: Uztaritzeko gogoetaldiaz

Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan «Ondarea eta sorkuntza» gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren. Denis Laborden hitzaldia baita taldeen ekarpenen bildumak sarean dira.

Gehiago irakurri

Ondarea & Sorkuntza: gogoetaren segida Uztaritzen

Ondarea & Sorkuntza: gogoetaren segida Uztaritzen

Euskal kultur erakundeak gogoetaldi berri batean parte hartzera gomitatzen zaitu. Hitzordua 2015eko ekainaren 27an finkatua da, 9:00etatik 12:30etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Gaia : « Ondarea eta sorkuntza ». Gogoan atxik !

Gehiago irakurri

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta aitzina doa

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta aitzina doa

Joan den urtarrilaren 24an, Senpereko Larreko gelan, hogeita hamar bat pertsona bildu ditu EKE-k "Sorkuntza & ondarea" gaiaren inguruan antolatu topaketak. Arratsaldea bost sorkuntza eramaileren ekarpenarekin hasi da eta talde lan batekin bururatu. 2015eko ekainaren 27an segida emana izanen zaio gogoetari.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: