Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Gaia: Zinema

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Zinegin 2018

Zinegin 2018

Zinegin festibalaren 7. edizioa 2018ko azaroaren 22tik 25ra iraganen da. Aurtengoa, edizio berezia izanen da, Hazparnen ez ezik, Donapaleun eta Urruñan iraganen baita. Usaian bezala, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Mugaz gaindiko kultura lankidetza sailaren kari, Euskal kultur erakundeak 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an Iruñan iraganen den 948 Merkatua-Nafarroako arteen Merkatuan parte hartuko du, hainbat proposamen artistikoren bidez. Horrez gain, hitzaldi bat eskainiko du Etxepare Institutuarekin batera Aquitaine.eus programaren aurkezteko. EKEk ekitaldi horretan parte hartzen du Aquitaine.eus programaren karietara eta Akitania Berria eskualdeko kultura agentzia bezala.

Gehiago irakurri

ITO filmarentzat pertsonaiak eta figuranteak xerkatzen dituzte

ITO filmarentzat pertsonaiak eta figuranteak xerkatzen dituzte

2018/03/24

Kanaldude eta Prima Luce-k antolatu bideo tailer baten karietara, gazte talde bat bildu da "Hiru Uhinak" itsas kondairan oinarrituz, ITO izeneko euskarazko film labur baten egiteko. Lau pertsonaia nagusi eta hamar bat figurante xerkatzen dituzte hortarako. Hautagaitzen igortzeko azken epea martxoaren 29an finkatua da eta aktoreen hautaketa martxoaren 31n eginen dute.

Gehiago irakurri

Gaualdi berezia "Rencontres sur les Docks" festibalaren karietara

Gaualdi berezia "Rencontres sur les Docks" festibalaren karietara

2018/03/06

2018ko martxoaren 8an, gaualdi berezi bat antolatua izanen da "Rencontres sur les Docks" festibalaren karietara. Alde batetik, Elsa Oliarj-Ines-en Basahaideak filma ikusteko parada izanen da, eta bestetik, Oihaneko zühainetan kontzertuaz gozatzen ahalko da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Handia" filma Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zinema-geletan 2018ko urtarrilaren 24tik goiti

"Handia" filma Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zinema-geletan 2018ko urtarrilaren 24tik goiti

2018ko urtarrilaren 24tik goiti, "Handia" filma ipar Euskal Herriko eta Frantziako zinema aretoan ikusteko parada izanen da. Baionako Atalante zinegelak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin sortu Gabarra Films egitura arduratuko da banaketaz. Aurrestreinaldi bira bat antolatua da ere.

Gehiago irakurri

Zinegin 2017

Zinegin 2017

2017/11/13

2017ko azaroaren 16tik 19ra, Zinegin festibalaren 6. edizioa iraganen da Hazparnen. Dokumentalak, animazioak, fikzioak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Laburmetraia tailerra

Laburmetraia tailerra

2017/08/16

2017-2018ko ikasturtean zehar, Aldudarrak Bideo eta Prima Luce ekoizpen etxeek filma tailerrak antolatuko dituzte, Hiru Uhinak kondairan oinarrituz, labur-metraia kolektibo baten egiteko helburuarekin. Tailerrak urririk eta profesionalek animaturik izanen dira. Taldea osatzeko eta ezagutzeko hitzordua urriaren 26an finkatua da, Bidarraiko Kanaldude-ren egoitzan.

Gehiago irakurri

Müsikaren Egüna 2017

Müsikaren Egüna 2017

2017ko ekainaren 2, 3 eta 4an, Bil Xokoa elkarteak Müsikaren Egünaren edizio berri bat antolatzen du Urdiñarben. Zinema, dantza, musika... Denetarik izanen da euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elgarretaratu nahi dituen festibal honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Zineskola" dispositiboa : ikasleak euskarazko zinemara

"Zineskola" dispositiboa : ikasleak euskarazko zinemara

 2017ko maiatzaren 2tik 21a arte, Ipar Euskal Herriko 50 eskoleko 3000 haurrek izena emana dute, "Zineskola" dispositiboaren karietara Udalekuk eta Euskal kultur erakundeak antolatu zine emanaldietara joateko. Bi filma ikusgai izanen dira hamar zine gelatan : Benjamin Renner eta Vincent Patar-en «Ernest eta Célestine» (3-7 urte) eta Alain Gagnol eta Jean-Loup Felicioli-ren «Phantom Boy» (8-12 urte).

Gehiago irakurri

"Chez les Basques #2" gaualdia

"Chez les Basques #2" gaualdia

2017/03/20

2017ko martxoaren 24an, "Chez les Basques #2" izeneko gaualdia iraganen da Baionako l'Atalante zinegelan. 2015ean ipar Euskal Herriko herri desberdinetan antolatu Euskal Herriari buruzko dokumental zikloaren haritik, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile batzuek berriki aurkitu hiru film berri aukeztuak izanen dira bertan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

"Chez les Basques" zikloko filmak Donostiako Tabakaleran

"Chez les Basques" zikloko filmak Donostiako Tabakaleran

2017/03/12

Martxo honetan, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean, Euskal Filmategiak begirada Ipar Euskal Herrira zuzenduko du. Alabaina,  Punto de Vista festibalarekin eraikitako Chez les Basques zikloan 2015ean erakutsiak izan ziren film gehienak Donostiako Tabakalerako pantailara iritsiko dira. Proiekzioak martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean iraganen dira arratseko 7etan.

Gehiago irakurri

Euskal zinea "Rencontres sur les Docks" festibalean

Euskal zinea "Rencontres sur les Docks" festibalean

2017/03/03

Euskal zineak toki berezia ukanen du 2017ko martxoaren 8tik 11ra Baionako Atalante zinegelan ospatuko den Rencontres sur les Docks festibalaren 13. edizioan. Bi gaualdi izanen dira : martxoaren 9an Sagardoa bidegile filmaz eta "Sîpo Phantasma" zine-kontzertuaz gozatzen ahalko da. Martxoaren 10ean aldiz, hainbat euskal laburmetraia ikusteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Zinegin 2016

Zinegin 2016

2016/11/14

2016ko azaroaren 17tik 20ra, Zinegin festibalaren edizio berri bat iraganen da Hazparnen. Fikzioak, dokumentalak, laburrak ala luzeak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal zinea ohoretan Baionako Atalante gelan

Euskal zinea ohoretan Baionako Atalante gelan

2016/11/12

2016ko azaroaren 18an, euskal zinearen inguruko gaualdi bat iraganen da Baionako Atalante zinegelan. Amama film arrakastatsua ikusteko parada berri bat izanen da eta horrez gain, Kalebegiak filma lehen aldiz erakutsia izanen da Lapurdin. Bi proiekzioen artean, Amama filmaren soinu-bandaren egilea den Mursegok kontzertu bat eskainiko du gainera. Bestalde, Amama filmaren inguruko Erroak, enborra, adarrak erakusketa ere estreinatua izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Zineuskadi eta EKE-ren arteko hitzarmena euskal zinearen banaketaren sustatzeko

Zineuskadi eta EKE-ren arteko hitzarmena euskal zinearen banaketaren sustatzeko

2016/09/17

Euskal kultur erakundeak Zineuskadi elkarteari euskal zinearen aldeko egitasmo garapen bat aurkeztu dio uda hasieran. Partaidetza-hitzarmen bat gauzatu da bi egituren artean euskal zinearen hedapena Frantzian eta Iparraldean sustatzeko. 

Gehiago irakurri

Euskal zinemaren banaketarako animatzaile bat bilatzen da

Euskal zinemaren banaketarako animatzaile bat bilatzen da

2016/09/13

Atalante zinegela kudeatzen duen Cinéma & Cultures elkarteak langile bat xerkatzen du. Animatzaile honek euskal filmen hedapen eta banaketa egitasmoen animazioa eta obratzea segurtatu beharko ditu. Hautagaitza txostena helarazteko epea: 2016ko urriaren 15a.

Gehiago irakurri

Euskal zinea "Cinétoiles" programan

Euskal zinea "Cinétoiles" programan

2016ko uztailaren 11n hasita, udan zehar, Asier Altuna eta Telmo Esnal-en "Aupa Etxebeste !" eta Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta-ren "Gartxot" filmak ipar Euskal Herriko zonbait herritan ikusten ahalko dira. Proiekzio hauek 64 Departamenduak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin apailatu Cinétoiles programaren karietara antolatuak dira. Denak kanpoan iraganen dira, arratseko 22:00etatik goiti.

Gehiago irakurri

Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak

Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak

Argitaratu ditu Etxepare institutuak 2016. urterako euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.

Gehiago irakurri

"Amama" filmaren banaketa Ipar Euskal Herrian: arrakasta handia

"Amama" filmaren banaketa Ipar Euskal Herrian: arrakasta handia

2016/05/25

Atalante zineak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Asier Altunaren Amama filmaren banaketa arrunt arrakastatsua izan da. Alabaina, filmak bildu dituen sartze kopurua aitzineko filmetakoak baino hiru aldiz handiagoa izan da, eta ipar Euskal Herrian berean, 7 000 ikusle baino gehiago izan dira.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2016

Xarnegu Eguna 2016

2016ko apirilaren 26tik maiatzaren 1a arte, Xarnegu Egunaren 12. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Haurrendako animazioak eta tailerrak, erakusketak, zinema emanaldiak, kontzertuak, apairuak, dantzaldiak, bisita gidatuak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: