Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Ondarea & Sorkuntza: Uztaritzeko gogoetaldiaz

Ondarea & Sorkuntza: Uztaritzeko gogoetaldiaz

Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan «Ondarea eta sorkuntza» gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren. Denis Laborden hitzaldia baita taldeen ekarpenen bildumak sarean dira.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko 2016ko kultur egitasmoa: elkarte-kideen partaidetza eskaeren inguruko erabakiak

Euskal kultur erakundeko 2016ko kultur egitasmoa: elkarte-kideen partaidetza eskaeren inguruko erabakiak

2016/01/02

120 partaidetza eskaera baino gehiago eskuratu ditu Euskal kultur erakundeak bere elkarte kideen ganik. Euskal kultur erakundeko lantalde profesionalak txostenak aztertu ditu eta 2016ko urtarrilaren 23an biltzekoa den administrazio kontseiluak deliberoak hartuko ditu. 

Gehiago irakurri

IBILKI - Euskal antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian

IBILKI - Euskal antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian

2015/12/07

IBILKI dispositiboaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen du lurralde guzian. Karia hortara, euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren lurraldeko eragile guziek ideiak trukatzen dituzte euskarazko antzerkia garatzeko asmoz. Hori dela eta, 2015/2016 denboraldian, Huts Teatroa-ren Etxekoak izeneko sorkuntza Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoko 10 tokitan aurkeztua izanen da.  

Gehiago irakurri

"Chez les Basques" dokumental zikloa : lurralde mailako proiektu arrakastatsua

"Chez les Basques" dokumental zikloa : lurralde mailako proiektu arrakastatsua

2015eko azaroaren 7tik 15era, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herriari buruzko "Chez les Basques" dokumental zikloa antolatu du Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Hendaia, Maule, Hazparne, Kanbo, Ortzaize, Urruña, Biarritz, Donapaleu eta Baionan. Denetan, lurralde mailako proiektu honek 1500 pertsona inguru bildu ditu Iparraldeko zinema gela ezberdinetan, gure lurraldeko zinemaren historiako eta kultura ondareko film aipagarri batzuen inguruan.

Gehiago irakurri

KIMU programa: arte eszenikoetan trebatzen ahalko diren lau artistak aukeratu dira

KIMU programa: arte eszenikoetan trebatzen ahalko diren lau artistak aukeratu dira

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak antolatu KIMU programaren baitan Eneritz Zeberio, Amaia Hennebutte, Ander Fernandez eta Ainara Gurrutxaga aukeratuak izan dira haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko.

Gehiago irakurri

Iparraldeko liburutegietako eta mediatekendako langileak Durangoko azoka bisitatzen

Iparraldeko liburutegietako eta mediatekendako langileak Durangoko azoka bisitatzen

Euskal kultur erakundea eta Pirineo Atlantikoetako departamenduaren tresna den Departamenduko Mailegu Liburutegiaren (BDP) arteko elkarlanari esker, abenduaren 7an, bisita profesional berezi bat antolatua izanen da Durangoko azokan.

Gehiago irakurri

Durangoko azoka 2015: Iparraldeko plaza

Durangoko azoka 2015: Iparraldeko plaza

Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Azokaren 50. urtemugaren karietara Euskal kultur erakundeaz gain, Iparraldetik 11 egitura egonen dira bertan: 4 argitaletxe, 4 ekoizpen etxe eta bestelako 3 egitura.

Gehiago irakurri

Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo bakarra: euskal kulturarentzat zer leku?

Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo bakarra: euskal kulturarentzat zer leku?

2015/11/03

Herrien arteko sindikatak eta Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo bakarraren egitasmoaren inguruko informazio eta trukaketa bilkura bat antolatu dute azaroaren 2an, Uztaritzen. Instituzio horrek euskal kulturarentzat izanen lituzkeen ondorioak aipatuak izan dira. Sarean eskuragarri den dokumentu batek laburbiltzen ditu. Kultur eragile guziak gomitatuak dira beraien oharren helaraztera.

Gehiago irakurri

SOKA erakusketaren arrakasta Biarritzen

SOKA erakusketaren arrakasta Biarritzen

2015/10/19

5000 bisitarien muga gainditu du hilabete batez Biarritzeko Santa Eukeniako elizpean aurkeztua izan den SOKA erakusketak. Bere ibiltaritza segituko du lehenik Donostian 2016ko otsailean, eta ondotik Euskal Herriko beste hainbat herritan.

Gehiago irakurri

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

"Irudimena dantzan!" - Lehiaketan parte hartzeko azken egunak !

Bosgarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15a arte. Aurten euskal dantza izanen dute sortzaileek abiapuntu, SOKA erakusketa ibiltariaren dinamikari jarraikiz. Lehiaketa denei irekia da. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Nolako finantzamendu europearrak kultura proiektuentzat?

Nolako finantzamendu europearrak kultura proiektuentzat?

Euskal kultur erakundearen eta IDDAC Gironde egituraren partaidetzarekin Akitaniako industria kulturala eta sortzaileetan berezitua den LABA poloak hiru formakuntza ibilbide proposatzen ditu urte hondar honetan finantzamendu europearrak lortzeko tresnen eta baliabideen menperatzeko. Azken ibilbidea Uztaritzen iraganen da, abenduaren 8an eta 9an eta mugazgaindiko gaiak (Akitania Euskadi, POCTEFA, SUDOE...) izanen dira aipagai.

Gehiago irakurri

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Mickaël Vivier-ek eskuratu du 2015eko Itzal aktiboa saria

Baionako Mickaël Vivier artista hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen GazteArtea, sorkuntza garaikidearen saridun bezala. 2000 euroko dirulaguntza honek, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat sariztatzea du helburu. Denetan, 34 hautagai aurkeztu ziren Itzal Aktiboa elkarteak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu lehiaketa honetarako.

Gehiago irakurri

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Biarritzen

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Biarritzen

2015/09/01

2015eko irailaren 11tik urriaren 11 arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko Soka, euskal dantzaren urratsetan multimedia erakusketa berria Biarritzeko Santa Eukenia elizpean ikusgai izanen da. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dituen erakusketa ibiltari honek euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu. Sartzea urririk da. 

Gehiago irakurri

Ondarea & Sorkuntza: gogoetaren segida Uztaritzen

Ondarea & Sorkuntza: gogoetaren segida Uztaritzen

Euskal kultur erakundeak gogoetaldi berri batean parte hartzera gomitatzen zaitu. Hitzordua 2015eko ekainaren 27an finkatua da, 9:00etatik 12:30etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Gaia : « Ondarea eta sorkuntza ». Gogoan atxik !

Gehiago irakurri

Patxi Zubizarreta-ren idazle egonaldia Nekatoenean

Patxi Zubizarreta-ren idazle egonaldia Nekatoenean

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren bosgarren edizioaren karietara, Patxi Zubizarreta Ordiziarra hautatua izan da. Idazlea 2015eko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

2015eko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Donapaleun

2015eko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Donapaleun

2015/04/25

Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia apirilaren 18an iragan da Donapaleuko "Saint-Louis" zinegelan. 2014. urteko bilana egiteko mementua izan da, 2015eko kultura egitasmoaren norabide nagusiak marraztuz. Ipar Euskal Herriko Gobernantza ere aipatua izan da. 2014ko ekintzen bilduma sarean da.

Gehiago irakurri

Bertsularitza garatu: Bertsularien Lagunak eta EKEren gutun amankomuna kultur eragileei

Bertsularitza garatu: Bertsularien Lagunak eta EKEren gutun amankomuna kultur eragileei

    2015/04/20

    Bertsularien Lagunak elkarteak eta Euskal kultur erakundeak partaidetzan, bertsuzaletasunaren garapena sustatzeko asmoz, bertsu-saioak antolatzeko laguntza dispositibo bat plantan eman dute.

    Gehiago irakurri

    EKEk eta Donostiako hiriak partaidetza berritu dute

    EKEk eta Donostiako hiriak partaidetza berritu dute

    Euskal kultur erakundeak eta Donostia Kulturak 2010ean sinatu zuten lehen aldiz hitzarmenari segida eman diote 2017 urtea arte, honek izan dituen emaitza onak eta elkarren arteko kidetzak sor ditzaken aukera berriak ikusita.

    Gehiago irakurri

    2015eko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Donapaleun

    2015eko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Donapaleun

    2015/03/26

    Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia apirilaren 18an iraganen da, larunbatez, goizeko 10:00etatik goiti, Donapaleuko "Saint-Louis" zinegelan. 2014. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere 2015eko kultura egitasmoaren norabide nagusiak aipatzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

    Gehiago irakurri

    Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

    Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

    Bosgarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 19a.

    Gehiago irakurri

    Gure berriak emailez

    Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

    Emaila