Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.

Hautetsiei zuzendu euskal kulturaren inguruko tailerrak

Hautetsiei zuzendu euskal kulturaren inguruko tailerrak

Euskal kultur erakundeak informazio eta trukaketa tailer batzu proposatzen dizkie herrietako eta elkargoetako hautesiei, 2014ko ekainetik abendura. Lurraldeko kulturaren garrantziari buruz gogoetatzeko eta euskal kulturaren inguruko informazioak biltzeko eta trukatzeko guneak izanen dira tailer horiek.

Gehiago irakurri

Kontabilitatearen eta elkarteen kudeaketaren oinarriak

Kontabilitatearen eta elkarteen kudeaketaren oinarriak

Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak (INSTEP Aquitaine eta Sports Pyrénées Emploi), kontabilitatearen eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatuko dute 2014ko ekainaren 14an, IKAS pedagogia zentroan, Uztaritzen. Formakuntza urririk da eta kultur aktore guzieri irekia, izena emanez gero.

Gehiago irakurri

Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute

Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute

2014ko maiatzaren 7an, Goi Mailako Arte eskoletarako konkurtsoa prestatzen ari diren Euskal Kostaldea Aturriko Arte Eskolako ikasleek, bideo emanaldi berezi bat eskaini zuten Arte Eskolan. Emaitza sarean ezarri dute.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundearen 2014ko biltzar nagusi jendetsua

Euskal kultur erakundearen 2014ko biltzar nagusi jendetsua

2014/05/18

Hiriburuko gela mukurru betea zen maiatzaren 17an, Euskal kultur erakundearen biltzar nagusiarentzat. Berrehun bat pertsona bilduak ziren han : ipar Euskal Herriko herrietako ordezkariak, (horietan ordezkari berri frango), kultura elkarte anitz, EKEren partaide fidelak, bai eta Estatuko, Departamenduko, Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko politika ordezkariak ere.

Gehiago irakurri

Irudimena 2014 : epaimahaikideei hitza!

Irudimena 2014 : epaimahaikideei hitza!

Bukatu da Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako "Irudimena" sormen lehiaketaren 4. edizioa. Epaimahaiak ez du lan erreza izanen ! 67 obra eskuratu dituzte antolatzaileek 46 egilek igorriak. Denak sarean ikus daitezke. Ekainaren 7an banatuko dira sariak Bilboko Euskararen Etxean, publiko zabalari irekia izanen den ekitaldi artistiko eta musikala baten karietara.

Gehiago irakurri

Euskal kantua Bilboko EXIB musika azokan

Euskal kantua Bilboko EXIB musika azokan

2014/05/07

Euskal kultur erakundeak 2014ko maiatzaren 8, 9 eta 10ean Bilboko Alhondigan iraganen den EXIB musika azokaren lehen edizioan parte hartuko du. Alde batetik, Pantxoa Etchegoin zuzendariak euskal kantuaren historiari buruzko mintzaldi bat eskainiko du eta bestetik Kantuketan ukipen pantailak aurkeztuak izanen dira bertan.

Gehiago irakurri

2014ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Hiriburun

2014ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Hiriburun

2014/04/27

Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia maiatzaren 17an iraganen da, larunbatez, goizeko 10:00etatik goiti, Hiriburuko "La Perle" gelan. 2013. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere 2014ko kultura egitasmoaren norabide nagusiak aipatzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

Gehiago irakurri

Kultura proiektu bat landu, eraiki eta bere ebaluaketa egin : elkarteei zuzendu segipen kolektiboa

Kultura proiektu bat landu, eraiki eta bere ebaluaketa egin : elkarteei zuzendu segipen kolektiboa

Akitaniako INSTEP eta Sports Pyrénées Emploi 64 egituren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak tokiko kultur eragileei zuzendu formakuntza zikloa antolatzen du, urririk. Kultura proiektuen kudeaketa ukanen du gaitzat. Buruz-burukako hitzorduz eta taldean eginiko biltzarrez osatua izanen da. Tokiak mugatuak dira (10 elkarte) eta gehienik 2 pertsonek parte har lezakete elkarte baten izenean. Izena ematea beharrezkoa da apirilaren 15a aitzin.

Gehiago irakurri

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

Laugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatzen dute 2014ko maiatzaren 16a arte. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi du aurten ere. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Laugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2014an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2014ko apirilaren 28a.

Gehiago irakurri

Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak - Informazio bilkura

Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak - Informazio bilkura

Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak aurtengo lehen sentsibilisazio arratsa antolatzen dute apirilaren 10ean, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai.

Gehiago irakurri

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida bidean

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida bidean

Euskal kulturaren inguruko ekitaldiak (hitzaldiak, erakusketak, animazioak...) biltzen dituen gida elebidun berria osatzen ari da EKE sarean. Liburutegi eta mediateken arduradunei pentsatuz, baina ere orohar antolatzaile mota desberdinak laguntzeko gisan. Kultur eragileek beren aktibitate proposamenak helarazten ahal dizkigute gida horrek ahalik eta informaziorik zehatzenak eta aberatsenak heda ditzan.

Gehiago irakurri

Dantza, Kontserbatorioaren euskal kulturaren egunaren ardatz

Dantza, Kontserbatorioaren euskal kulturaren egunaren ardatz

Maurice Ravel Kontserbatorioak, Euskal Kultur Erakundeak eta Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak martxoaren 8an Hendaian elkarrekin antolatuko duten "Euskal kulturaren eguna"-ren karietara, behako berezia emanen zaio euskal dantzari, adierazpen artistiko hau joan den irailaz geroztik garatua baita kontserbatorioko erakaskuntza programetan.

Gehiago irakurri

2013ko euskal kulturaren agenda Ipar Euskal Herrian: datuen sintesia

2013ko euskal kulturaren agenda Ipar Euskal Herrian: datuen sintesia

Euskal kulturaren behatoki baten modura, 2013. urtean www.eke.org atarian argitaratu 1074 gertakarien datetan oinarrituz, kultura agendaren sintesia bat egin du Euskal kultur erakundeak. Kategorien, gaien eta Iparraldeko lurraldeen arabera. Grafiko batzuen bidez laburbildurik dauden datu horiek, sarean eskuragarri dira.

Gehiago irakurri

"Eleketa" programa: 2007. urtetik hona ahozko memoria biltzen Iparraldean

"Eleketa" programa: 2007. urtetik hona ahozko memoria biltzen Iparraldean

2014/02/03

Euskal kultur erakundeak 2007-2013ko Euskal Herriko Lurralde Kontratuaren baitan burutu bilketa programaren balorazioa egin du berriki. 2013. urte hondarrean 197 inkestaz osatua zen bilketa, 228 lekukoen ganik bilduak. 222 ordu pasa elkarrizketa grabatu dira orotara bideo formatuan. "Eleketa" programaren nondik-norakoak eta datu nagusiak eskura daitezke sarean sintesia-dokumentu batean.

Gehiago irakurri

Jarraikitze laguntza elkarte eta artistentzat: inkesta bat

Jarraikitze laguntza elkarte eta artistentzat: inkesta bat

Euskal kultur erakundeak eta Akitaniako DLA dispositiboak hiruzpalau informazio gaualdi eta gai jakin baten inguruan 10 egitura bilduko dituen laguntza kolektibo bat antolatuko dituzte 2014an. Horien egitaraua prestatzeko kontsulta bat zabaldu dute kultur eragileen iritziak biltzeko.

Gehiago irakurri

"Euskal kultura Frantziako kultura-politiken baitan" ikerlana

"Euskal kultura Frantziako kultura-politiken baitan" ikerlana

Euskal kultur erakundeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin duen hitzarmenaren testuinguruan txosten bat idatzi du 2013ko irailean, batetik Frantziako kultura alorreko politikak, eta bestetik, kultura-eskumenek lurralde-administrazioen mailetan duten banaketaren azterketa proposatuz bertan.

Gehiago irakurri

"Itsasturiak" erakusketa Zarautzen

"Itsasturiak" erakusketa Zarautzen

2014/01/24

Euskal kultur erakundeak ekoiztu "Itsasturiak" erakusketa Zarautzeko Sanz Enea Kultur Etxean izanen da ikusgai 2014ko otsailaren 6tik martxoaren 30era. Hendaiako eta Donibane Lohizune/Ziburuko portuko marinelen bizia lekukotasun eta artxibo dokumentuen bidez ezagutzeko parada ezin hobea.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko 2014ko kultur egitasmoa : elkarte-kideen partaidetza eskaeren inguruko erabakiak

Euskal kultur erakundeko 2014ko kultur egitasmoa : elkarte-kideen partaidetza eskaeren inguruko erabakiak

2013/12/23

120 partaidetza eskaera baino gehiago eskuratu ditu Euskal kultur erakundeak bere elkarte kideen ganik. Elkarteei postaz jakinaraziko zaie 2014ko otsailaren 17tik goiti EKE-ko administrazio kontseiluak hartutako erabakien berri.

Gehiago irakurri

"KILT" egitasmoaren abiatzea

"KILT" egitasmoaren abiatzea

KILT izeneko nazio anitzeko proiektu baten esparruan elkartu dira Euskal Kultur Erakundea eta Etxarriko AFMR Formakuntza Garapen elkartea. Haiekin batera arituko dira lanean partaide katalan, eskoziar, italiar eta eslovakiarrak. Proiektuaren helburua kulturaz eta hizkuntzaz jabetzeko tresnak sortzea da, gizarte lanaren esparruan lagundua den pertsonarekiko harremana errazteko.

Gehiago irakurri

Gure berriak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu Euskal kultur erakundearen emailezko berripaperari: gure aktualitatea, deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: