Gure aktualitatea

EKE-ko aktibitateen berri ematen duten berriak.
GazteArtea erakusketa
Zaloa Ipiñak irabazi du 2011ko Itzal Aktiboa saria. Bere lanak eta beste lau finalista gazteen obrak erakusgai dira Donibane Garazin azaroaren 1a arte.
Kliklap bideo lehiaketa
Aldudarrak bideok antolatu lehiaketaren bigarren edizioak gazteak bultzatu ditu euskal gaien galdezkatzera, bideoak eginez.
Euskal kulturaren transmisioaz eskolan
Arteen Historia, Garapen Iraunkorra, Euskal Herria irakatsi… Berriki, irakasgai eta dispositibo berri batzu sartu dira ikastetxeetako egitarauetan. Euskal kultura ere saiatzen da ipar Euskal Herriko ikastetxe eta kolegioetan sartzen. Estelle Carricondo, Geografia-Lurralde Antolaketa ikasleak bere proposamenak egiten dizkigu, Euskal kultur erakundean egin lau hilabeteko ikastaldiaren ondotik.
Euskal kultura eta ondarea arte bisualen ikuspegitik
Bertrand Dezoteux eta Nader Koochaki artista gazteen bi proiektuak dira hautatuak izan Euskal kultur erakundeak antolatu “Hogei’ta” deialdia kari (2011ko otsailaren 15etik apirilaren 30era). Epaimahaiak 31 proposamen artistiko aztertu ditu bere erabakia hartzeko. Irabazle bakoitzak bere ibilbidea eta egitasmoa azaltzen ditu elkarrizketa batean…
Itzal Aktiboa Saria 2011
Itzal Aktiboa elkarteak, Hogei’ta programarekin bat eginez, Gazte Sorkuntza Garaikidearen sari bat eskaintzen du.
Kultur agenda eskura
Euskal kultura eskaintzaren zabaltzeko xedearekin, EKE-k telefono mugikorrendako egokitu kultur agenda bat jarri du sarean.
Soinu paisaiak entzuteko eta ikusteko
Biarritzeko eta Donostiako 18 gaztetxok egindako lanen emaitza biltzen duen “Soinu paisaiak” erakusketaren edukiak sarean daude.
Abbadiako gazteluko sekretua asmatuko duen idazlea
« Hogei’ta » programaren barnean, 2011ko urrian, Hendaiako Abbadiako eremuan literatura egonaldi bat eginen duen euskal idazlea hautatua izan da. Fernando Morillo azpeitiarrak Antton Abbadiaren gaztelua eta ingurumena bertze molde batez biziaraziko ditu karia hortara, gazteei zuzendutako fikziozko idazlan baten bidez. Ikastetxe batzuetako ikasleekin ere bilduko da Abbadian egonen den bitartean.
Irudimena, irudiz eta testuz
“Irudimena” testu eta irudi sormen lehiaketa kari 74 egilek ekoiztutako 119 obrak eskuratu dituzte EKE-k eta Azkue Fundazioak.
Euskal kultura, gazte kultura
Euskal kultur erakundeak hasiera ofiziala eman dio otsail honetan bere urte anitzetako “Hogei’ta” programa berriari. Datozen hiru urteetan, gazteek eraman egitasmo artistiko berritzaileak gehiago lagundu nahi ditu ekintza labela horren bitartez. Ahantzi gabe, haurrei begira, euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioa.
Irudimena, irudiz eta hitzez jantzia
"Irudimena" literatur eta grafismo sorkuntza lehiaketa bat da. Euskal kulturarekin zerikusia duten argazki batzuetatik abiatuz, internauta gazteen sareko ekarpena sustatuko da. Testu bat (deskribapen bat, narrazio bat, olerki bat…) idatzi edo irudia berrasmatu (irudia landu, margotu, itsatsi…) beharko dute. Xedea, euskaldun eta erdaldun gazteak euskal kulturari interesatzea da. Halaber, helburua da kultura hori hitzaren eta irudiaren bitartez interpreta dezaten.
Paisaia soinudunak
"Paisaia soinudunak" mugaz gaineko tailer bat da, gazteei zuzendua, irudiak eta/edo soinuak gustukoak dituztenentzat.
Idazle gazteei hitza
Apirilaren 2an iraganen den euskarazko diktaketaren 6. edizioko testuen idazleak Baionako Etxepare lizeoko ikasleak dira.

Sortzaile gazteei deialdia
2011n Euskal kultur erakundeak diru laguntza batez lagundu egitasmo deialdi bat eginen du, gazteek arte bisualetan eraman proiektu berritzaileak bereziki laguntzeko. Euskal kultura ber-interpretatzen, galdezkatzen edo berritzen duten proiektuak.

Sortzaile gazteei deialdia
2011n Euskal kultur erakundeak diru laguntza batez lagundu egitasmo deialdi bat eginen du, gazteek arte bisualetan eraman proiektu berritzaileak bereziki laguntzeko. Euskal kultura ber-interpretatzen, galdezkatzen edo berritzen duten proiektuak.
Euskal idazle egonaldia Hendaian
Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte Literatura Egonaldi baten antolatzeko 2011n, Hendaiako Abbadia Eremuan