Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure erakusketa ibiltariak

Gure erakusketa ibiltariak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Erakusketa horiek alokatzen dira. Gaurregun ibilirarazten ditugun erakusketak honako hauek dira.

SOKA, euskal dantzaren urratsetan

Soka

SOKA, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak. Gehiago jakin

"Hitz-Enea", Iparraldeko etxeak izenetan

Hitz-EneaNor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea? Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Oskal Alegriak asmatu duen argazki erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz. Gehiago jakin

"Klik" ukipen pantailak

klik2.jpgBi ukipen-pantailaren bitartez, euskal kulturaren hainbat alderdi ezagutzeko parada, multimediari esker beti. Ukipen-pantailaren mamia alda daiteke antolatzailearen beharren arabera, Euskal kultur erakundeak proposatzen duen programa zerrendan hautu bat eginez.

Anitzetan "Kantuketan, mugi hitzen musikan" euskal kantuari buruzko aplikazioa erakusteko baliatzen da adibidez (lau hizkuntzatan dagoen ekoizpen honek 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du).

Olentzero

Olentzero erakusketaOlentzero pertsonaia mitikoaren leienda eta etorburua ezagut sei panelez osatu erakusketa ibiltariaren bidez. Erakusketa elebiduna (euskara-frantsesa). Olentzero erakusketa: Olentzero erakusketaren testu osoak eskura PDF formatuan. Olentzeroz gehiago jakin: Nor da Olentzero ? Azalpen bat Claude Labat ikerlariaren eskutik.

"Dantza izpiak"

Dantza izpiakSOKA erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeak Gabrielle Duplantier argazkilariari lan berezia manatu zion. Euskal Herria zeharkatu du euskal dantzaren eta bereziki ihauteriak, maskaradak eta Besta Berri bezalako ekitaldien inguruko argazki ezberdinen hartzeko. Lan horren emaitza gisa zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki erakutsiak dira erakusketa batean.


Xehetasun gehiago

"Herri ixilean"

Herri Ixilean erakusketaEuskal kultur erakundeak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Getxophoto-ren zuzendaritzapean, "Herri ixilean" Jon Cazenave argazkilariaren erakusketa berria ibilarazten dute.

30 argazkiz osaturiko erakusketa liluragarria, baitezpada ikustekoa.
Xehetasun gehiago

Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzukoEuskal kultur erakundeak bere lan sail ezberdinak aurkezten dituen dokumentua argitaratu du 2016ko irailean. Kartografia baten bidez, bere ekintzen banaketa erakusten du, eguneroko lan eremu guzietan.
Sarean eskuragarri dago

Aquitaine.eus

Aquitaine-eusEusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.