Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Euskal etnopoloa Euskal etnopoloaren berriak

Etnopoloaren berriak

CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

2019ko ekainaren 25ean, Euskal kultur erakundeak CERDO baliabide zentroaren aurkezpen bat antolatzen du bere Uztaritzeko egoitzan. Zentro honek Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen du. Parte hartzea urririk da, baina izenak aitzinetik eman behar dira.

Gehiago irakurri

Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar

Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera honi erantzun nahi izan dio Etnopoloaren labelaren baitan 2019ko ekainaren 13 eta 14an, Baionako Euskal Museoan antolatu kolokioak. 

Gehiago irakurri

Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz

Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz

Maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, Patri Urkizu, euskal filologia Doktoreak, mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Bere ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz aipatuko ditu, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Bretainierazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri

Bretainierazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri

Apirilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Eva Guillorel, historia modernoan konferentzia Irakasleak, mintzaldi bat eskainiko du Uztaritzeko Lapurdi gelan. Bretainierazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri gisa aztertuko ditu, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Ahozko literatura eta idatzira iragatea: hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVIII-XIX.mendeak)

Ahozko literatura eta idatzira iragatea: hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVIII-XIX.mendeak)

Martxoaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Jean-François Courouau, okzitandar literatura modernoan konferentzia irakasleak, mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Ahozko literatura eta idatzira iragatea hizkuntza guttituen kasuan izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Euskal balada historikoak

Euskal balada historikoak

Otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Jabier Kalzakorta euskal filologia Doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal balada historikoak izanen ditu aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Euskal kantuaren intonazio berezia

Euskal kantuaren intonazio berezia

Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Agustin Mendizabal etnomusikologoak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal kantuaren intonazio berezia izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan

Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak, ahozkotasunari buruzko bigarren mintegia antolatzen dute Baionan, bederatzi hitzorduz osatua. Lehen hiru hitzaldiak 2018an iragan ondoan, 2019an ere hainbat hitzordu proposatuak dira Euskal Museoan. Urririk dira eta deneri irekiak.

Gehiago irakurri

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago funts paregabe hori.

Gehiago irakurri

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologia doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa izanen du aipagai. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Laburrean
"XVI. mendean jasotako istorio batzuk nik orain jaso ditut ahoz eta euskaraz " | 2019-01-20, Argia.eus

Mendez mende, belaunaldiz belaunaldi kontatu izan diren istorioak biltzen aritu da Maialen Moreno Zubeldia. Bi urtez Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan gaindi ibilirik, guztira 300 ipuin tradizionalez osaturiko bilduma osatu du. Aberastasun hau esku artean, ipuinen artean zein beste ikerlarien bildumekin konparaketak egiten aritu da.

Tags:

Ondare immaterialari buruzko lan-saioak Carcassonne herrian, GARAE etnopoloaren eskutik

2019ko urtarrilaren 14tik 18ra.

Tags:

"Bildu, kontserbatu eta ustiatu ahozko tradizioko musikak Frantzian eta Mendebaldeko Europan (1970-2000)

Marseillan, 2019ko urtarrilaren 9tik 11ra Mucem museoan iraganen den kolokioa hainbat adituren presentzian.

Tags:

Gehiago…